[Librezale] Joko bat euskaratzeko interesa
Urtzi Odriozola
urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Ost, Mar 21, 13:31:10, CET 2018
Kaixo Mikel,
Ideia bat izan dezazun, hemen bada bai Game Erauntsian eta baita librezale
edota norbanakook euskaratu ditugun (baita erdizka dauden) zerrenda bat:
https://gamerauntsia.eus/jokoak/euskarazko-bideojokoak/
Hor bai joko libre eta baita pribatuak ere badaude. Game Erauntsian
oraingoz denetarik egin dugu baina azken aldian pare bat pribatu eta scene
dauzkagu zoritxarrez esku artean. Nahi baduzue, telegram talde bat ere
badago bideojokoen inguruan hemen: https://t.me/gamerauntsia
Agian norbaitek ideiaren bat emango dizue. Guk esku artean ditugunak esango
nizkizuke, baina hau ez da horretarako lekua. Joko libreak nahi badituzue
ere aukera badago bai hasi eta buka egiteko eta lehen aipatutako zerrendan
osatzeko falta direnak ere bai.
Zerbait zehatzagoa nahi izatekotan telegram taldean edo
gamerauntsia a bildua gmail.com helbidera idatzi bestela.
Ba besterik gabe, ez dakit nik ere asko lagundu dizuedan
Urtzi
Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
martxoaren 21(a) 13:19):
> Kaixo Mikel:
>
> https://librezale.eus/wiki/Lokalizazio-gida helbidean azaltzen da nola
> hasi.
> Arazoa jokoaren aukeraketa bada, hona hemen bi xemeikoko gomendioak:
>
> a) jokoa zuen gustukoa izatea, hots, erabilera bermatu gerora zuek ere
> eskertzeko
> b) jokoaren webgunean garatzailearekiko harreman bidea aurkitu. Askotan
> webgunean bertan agertzen dira itzultzaile eta garatzaileentzat harreman
> bide bereziak
>
> librezalen software librea itzultzen dugu eta software mota honetan oso
> ohikoa da bide hau.
> Software pribatiboan nik neuk ez dut interesik eta sarri itxiak izaten
> dira beraiek ere ekarpenak jasotzera.
>
> ez dakit asko lagundu dizuedan, baina animo!
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander.
>
>
>
>
> 2018-03-20 16:29 GMT+01:00 Mikel Cantero <canteromikel a bildua gmail.com>:
>
>> Jaun/Andere agurgarria,
>>
>> EHUko Ingeniaritza Informatikoko Hizkuntzalaritza Aplikatuko ikasleak
>> gara eta joko bat euskaratzeko interesa daukagu, baina ez dakigu zein
>> joko aukeratu ezta zein aplikazio erabili itzulpena burutzeko. Zuen
>> webgunean bi jokoen itzulpena egin duzuela ikusita, ideia ona iruditu
>> zaigu zuei galdetzea zein joko itzuli genezake eta nola burutu itzulpen
>> hori.
>>
>> Besterik gabe, zuen erantzunaren zai gelditzen gara,
>> Mikel Cantero, Unai Cantero eta Eneko Ruiz de Loizaga.
>>
>> (Mezuaren bidaltzailea: Mikel Cantero).
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20180321/b3883c0a/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago