[Librezale] Joko bat euskaratzeko interesa

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ost, Mar 21, 13:19:55, CET 2018


Kaixo Mikel:

https://librezale.eus/wiki/Lokalizazio-gida helbidean azaltzen da nola hasi.
Arazoa jokoaren aukeraketa bada, hona hemen bi xemeikoko gomendioak:

a) jokoa zuen gustukoa izatea, hots, erabilera bermatu gerora zuek ere
eskertzeko
b) jokoaren webgunean garatzailearekiko harreman bidea aurkitu. Askotan
webgunean bertan agertzen dira itzultzaile eta garatzaileentzat harreman
bide bereziak

librezalen software librea itzultzen dugu eta software mota honetan oso
ohikoa da bide hau.
Software pribatiboan nik neuk ez dut interesik eta sarri itxiak izaten dira
beraiek ere ekarpenak jasotzera.

ez dakit asko lagundu dizuedan, baina animo!

izan libre izan euskaldun!
Ander.




2018-03-20 16:29 GMT+01:00 Mikel Cantero <canteromikel at gmail.com>:

> Jaun/Andere agurgarria,
>
> EHUko Ingeniaritza Informatikoko Hizkuntzalaritza Aplikatuko ikasleak gara
> eta joko bat euskaratzeko interesa daukagu, baina ez dakigu zein joko
> aukeratu ezta zein aplikazio erabili itzulpena burutzeko. Zuen webgunean
> bi jokoen itzulpena egin duzuela ikusita, ideia ona iruditu zaigu zuei
> galdetzea zein joko itzuli genezake eta nola burutu itzulpen hori.
>
> Besterik gabe, zuen erantzunaren zai gelditzen gara,
> Mikel Cantero, Unai Cantero eta Eneko Ruiz de Loizaga.
>
> (Mezuaren bidaltzailea: Mikel Cantero).
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale at librezale.eus
> https://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20180321/9da0bc9a/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago