[Librezale] Eusko Jaurlaritzako ikerketa baterako Librezaleko kide bat elkarrizketatu

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Ost, Mar 28, 20:25:07, CEST 2018


Kaixo:

Kultur sailarekin harremanetan nabil GPL eta LGPL lizentzien azken
bertsioak euskaratu ditugulako (laster argitaratuko dituzte) eta
Creative Commons lizentzien azken bertsioak ere euskaratzen ari garelako
(berez itzulita daude baina CC Fundazioak onarpen prozesu bat jarraitzen
du eta luza daiteke). Kontua da Kultur saileko batek hau bidali didala:
   Ikerketa bat abian jarri dugu Ingurune Digitala eta euskararen gaur
   egungo egoera aztertzeko. Horretarako abiapuntua izango dugu
   Euskararen Aholku Batzordeak onartutako "IKT gomendioak" lana.
   Hori horrela, ikerketaz arduratzen ari den pertsonak elkarrizketak
   izango ditu alorreko hainbat aditu, eragile edo lagunekin.
   Zerrenda horretan librezale.eus-eko kideren bat elkarrizketatu
   nahiko genuke. Zein izan daiteke horretarako pertsona egokia?

Beraz, Kultur saileko norbaitek gutako bat elkarrizketatu nahi du. Gaia:
euskararen egoera ingurune digitalean. Ondo deritzozue? Nor animatzen da?

Aipatzen dituen IKT gomendioak hauek dira:
https://labur.eus/kCek0

Nire ustez, elkarrizketa egiteko ez da dokumentu hori irakurri behar,
ezta gutxiago ere. Beraiek, ikerketa egiteko orduan PDF horretako
edukiak kontuan izango dituztela ulertzen dut, besterik ez. Beraz,
elkarrizketatu nahi dutenak Librezalen zer egiten dugun jakin behar du
eta euskara teknologian nola jorratzen dugun jakin behar du (software
librearen bitartez, estandar irekiekin...). Hortik aurrera, gauza
gehiago galdetuko balituzte (zeri eman lehentasuna, zerk duen interesa
edo ez duen...) pertsona horrek bere iritzia eman beza, Librezale
ordezkatzen ez duela argi utziz. Eta ez dakien zerbait galdetuz gero, ez
dakiela esan eta kito. Nahi izanez gero Librezaleko beste kideoi
galdetzeko. Plana ondo deritzozue?

Aipatzen den elkarrizketa ez dakit aurrez aurre, telefonoz edo nola
egingo litzatekeen. Ez dut informazio gehiagorik. Nahi izanez gero,
egoki ikusten duzuena galdetuko dut.

Ondo izan,

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago