[Librezale] VLC euskaratu nahi dugu
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.eus
Or, Urr 28, 09:12:32, CEST 2016
Oso proposamen interesgarriak Osoitz.
Bereziki nabarmentzekoa Odoo, ERP aplikazioa kontabilitatea barne duena.
Zein aplikazio dute kontabilitatean euskal entitateek? euskalgintzakoak
barne?
Kafe bat neurrira eginiko aplikazioa ez duenak, gazteleraz daramala
kudeaketa.
Tristea da 2016an oraindik "para los dineros..." entzun behar izatea.
Gipuzkoa zorionez (Bizkaian egoera ez da parekoa zoritxarrez)
kontu-hartzaileon harremana euskaraz da, guk diru-kontuak euskaraz.
Hori bai, IZFEn neurrira eginiko aplikazioaz.
izan libre, izan euskaldun!
Ander.
27/10/2016 21:32(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Aupa,
>
> Atzo pribatuan egoera komentatu zidaten eta Txopi eta Mikelen
> laguntzarekin aukera hauek proposatu nizkien:
>
>
> Proiektua: Libreoffice Laguntza
> Non: https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_help/
> Egoera: 108949 hitz itzultzeke, hainbat azpi proiektu ditu
> Aipagarria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza sailaren laguntzarekin
> itzulitako OpenOffice proiektuan oinarritua, Librezalek jarraitua
>
> Proiektua: Mediawiki
> Non:
> https://translatewiki.net/w/i.php?title=Special:Translate&group=mediawiki&language=eu&filter=%21translated&action=translate
> Egoera: 19.459 kate itzultzeke
> Aipagarria: Wikipediak darabilen softwarea da
>
> Proiektua: KDE
> Arduraduna: Iņigo Salvador Azurmendi <xalba a bildua euskalnet.net
> <mailto:xalba a bildua euskalnet.net>>
> Egoera: Ezezaguna, baina laguntza behar duela dirudi
> Aipagarria: Linuxen oso erabilia den mahaigaina da
>
> Proiektua: Coreutils eta bestelako Linux tresnak
> Non: http://translationproject.org/team/eu.html
> Egoera: Proiektu txiki ugariz osatutako sarea
> Aipagarria: Linux sistemako oinarrizko tresnak dira gehienak
>
> Proiektua: MIUI
> Non: https://crowdin.com/project/miui-v6
> Egoera: Zerotik itzuli behar da (Kopurua ez dakit)
> Aipagarria: Xiaomi enpresaren telefonoek darabilten Android bertsioa
> da, baina beste telefono batzuetan instalatu daiteke. Erreferentzia
> gisa balio dezakeen CyanogenMod guztiz itzulita dago (Arduraduna Osoitz)
>
> Proiektua: Odoo
> Non: https://www.transifex.com/odoo/odoo-9/
> Egoera: 22,779 kate itzultzeke
> Aipagarria: Enpresa kudeaketarako tresna librea
>
> Proiektua: Magento
> Nola:
> http://devdocs.magento.com/guides/v2.0/frontend-dev-guide/translations/xlate.html
> Egoera: Ezezaguna, itxuraz ez dago itzulpen publikorik baina badaude
> Magento darabiltzen dendak euskaraz...
> Aipagarria: Web dendak sortzeko softwarea, oso erabilia
>
>
> Mezua bidali eta gero Gorkak Ubuntu ere interesgarria izan zitekeela
> aipatu zuen: http://librezale.eus/wiki/Ubuntu
>
> Osoitz
>
> Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.eus <mailto:ander a bildua debagoiena.eus>>
> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko urriak 27 11:49):
>
> Kaixo:
>
> opensuse?
>
> https://en.opensuse.org/openSUSE:Localization_guide
> <https://en.opensuse.org/openSUSE:Localization_guide>
>
> Ez naiz banaketa honen erabiltzailea baina mahaigain guztiak era
> txukunean dituen banaketa da.
>
> kudeaketarako software puska famatua dauka, yast, hori itzuliz
> gero banaketa hori euskaraz izango genuke.
>
> honek bestalde enpresa mailako zerbitzarietakoa ere euskara izatea
> ahalbideratu dezake.
>
> Katalana erabat itzulia dago:
> http://i18n.opensuse.org/stats/openSUSE-13.2/ca/index.php
> <http://i18n.opensuse.org/stats/openSUSE-13.2/ca/index.php>
>
>
> edonola itzulpena mardula da: yast 18253 eta lcn 17475 13.2 bertsioan.
>
> nik harria botatzeko lotsa gutxi, orain daukadan ekarpen maila
> ikusita...
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
>
> 27/10/2016 11:10(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi zuen:
>
> Egun on,
>
> Lierni GARMENDIA ARRATIBEL<lierni.garmendia a bildua jakintza.net
> <mailto:lierni.garmendia a bildua jakintza.net>> igorleak hau
> idatzi zuen (2016(e)ko urriak 18 15:21):
>
> Arratsalde on:
>
>
> Naroa, Maialen eta Lierni gara, Bartzelonako Unibertsitate
> Autonomoko
> Tradumātica: Tecnologies de la Traducciķ masterreko hiru
> ikasle euskaldun.
> Besteak beste, tresna libreak eta lokalizazioa lantzen
> ditugu. Une honetan
> euskarazko lokalizazio-proiektu baten bila gabiltza eta
> zuen webgunean ikusi
> dugu VLC-ren euskaratze-proiektua bukatu gabe dagoela.
> Horregatik, gure
> interesa agertu eta proiektua burutu nahi genuke.
>
>
> Zuen erantzunaren zain geratzen gara.
>
> Duela egun batzuk pribatuan idatzi zidan Liernik eta
> zerrendatik kanpo
> komentatu dugu gaia. Laburpen gisara:
>
> * Mahaigaineko VLC %100ean itzulita dago baina errepasoa
> eskertuko luke
> * Androiderako VLCk kate gutxi batzuk ditu itzultzeko
> * Gutxienez pertsonako 2000 hitzeko lokalizazioa burutu behar
> dutenez,
> ez zaie baliozkoa masterreko proiekturako.
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> <http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
> .
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> <http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161028/126c6bab/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago