[Librezale] VLC euskaratu nahi dugu
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ast, Urr 27, 21:32:32, CEST 2016
Aupa,
Atzo pribatuan egoera komentatu zidaten eta Txopi eta Mikelen laguntzarekin
aukera hauek proposatu nizkien:
Proiektua: Libreoffice Laguntza
Non: https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_help/
Egoera: 108949 hitz itzultzeke, hainbat azpi proiektu ditu
Aipagarria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza sailaren laguntzarekin
itzulitako OpenOffice proiektuan oinarritua, Librezalek jarraitua
Proiektua: Mediawiki
Non:
https://translatewiki.net/w/i.php?title=Special:Translate&group=mediawiki&language=eu&filter=%21translated&action=translate
Egoera: 19.459 kate itzultzeke
Aipagarria: Wikipediak darabilen softwarea da
Proiektua: KDE
Arduraduna: Iņigo Salvador Azurmendi <xalba a bildua euskalnet.net>
Egoera: Ezezaguna, baina laguntza behar duela dirudi
Aipagarria: Linuxen oso erabilia den mahaigaina da
Proiektua: Coreutils eta bestelako Linux tresnak
Non: http://translationproject.org/team/eu.html
Egoera: Proiektu txiki ugariz osatutako sarea
Aipagarria: Linux sistemako oinarrizko tresnak dira gehienak
Proiektua: MIUI
Non: https://crowdin.com/project/miui-v6
Egoera: Zerotik itzuli behar da (Kopurua ez dakit)
Aipagarria: Xiaomi enpresaren telefonoek darabilten Android bertsioa da,
baina beste telefono batzuetan instalatu daiteke. Erreferentzia gisa balio
dezakeen CyanogenMod guztiz itzulita dago (Arduraduna Osoitz)
Proiektua: Odoo
Non: https://www.transifex.com/odoo/odoo-9/
Egoera: 22,779 kate itzultzeke
Aipagarria: Enpresa kudeaketarako tresna librea
Proiektua: Magento
Nola:
http://devdocs.magento.com/guides/v2.0/frontend-dev-guide/translations/xlate.html
Egoera: Ezezaguna, itxuraz ez dago itzulpen publikorik baina badaude
Magento darabiltzen dendak euskaraz...
Aipagarria: Web dendak sortzeko softwarea, oso erabilia
Mezua bidali eta gero Gorkak Ubuntu ere interesgarria izan zitekeela aipatu
zuen: http://librezale.eus/wiki/Ubuntu
Osoitz
Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urriak 27 11:49):
> Kaixo:
>
> opensuse?
>
> https://en.opensuse.org/openSUSE:Localization_guide
>
> Ez naiz banaketa honen erabiltzailea baina mahaigain guztiak era txukunean
> dituen banaketa da.
>
> kudeaketarako software puska famatua dauka, yast, hori itzuliz gero
> banaketa hori euskaraz izango genuke.
>
> honek bestalde enpresa mailako zerbitzarietakoa ere euskara izatea
> ahalbideratu dezake.
>
> Katalana erabat itzulia dago: http://i18n.opensuse.org/stats
> /openSUSE-13.2/ca/index.php
>
>
> edonola itzulpena mardula da: yast 18253 eta lcn 17475 13.2 bertsioan.
>
> nik harria botatzeko lotsa gutxi, orain daukadan ekarpen maila ikusita...
>
> izan libre izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
>
> 27/10/2016 11:10(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi zuen:
>
> Egun on,
>>
>> Lierni GARMENDIA ARRATIBEL<lierni.garmendia a bildua jakintza.net> igorleak hau
>> idatzi zuen (2016(e)ko urriak 18 15:21):
>>
>>> Arratsalde on:
>>>
>>>
>>> Naroa, Maialen eta Lierni gara, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko
>>> Tradumātica: Tecnologies de la Traducciķ masterreko hiru ikasle
>>> euskaldun.
>>> Besteak beste, tresna libreak eta lokalizazioa lantzen ditugu. Une
>>> honetan
>>> euskarazko lokalizazio-proiektu baten bila gabiltza eta zuen webgunean
>>> ikusi
>>> dugu VLC-ren euskaratze-proiektua bukatu gabe dagoela. Horregatik, gure
>>> interesa agertu eta proiektua burutu nahi genuke.
>>>
>>>
>>> Zuen erantzunaren zain geratzen gara.
>>>
>> Duela egun batzuk pribatuan idatzi zidan Liernik eta zerrendatik kanpo
>> komentatu dugu gaia. Laburpen gisara:
>>
>> * Mahaigaineko VLC %100ean itzulita dago baina errepasoa eskertuko luke
>> * Androiderako VLCk kate gutxi batzuk ditu itzultzeko
>> * Gutxienez pertsonako 2000 hitzeko lokalizazioa burutu behar dutenez,
>> ez zaie baliozkoa masterreko proiekturako.
>>
>> Julen.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>> .
>>
>>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161027/905e46bf/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago