[Librezale] VLC euskaratu nahi dugu
Lierni GARMENDIA ARRATIBEL
lierni.garmendia a bildua jakintza.net
Or, Urr 28, 10:40:53, CEST 2016
Kaixo denoi!
Lehenik eta behin, asko eskertzen dugu zuen laguntza. Zuen mezu eta
azalpenei esker, ikusi dugu proiektua euskaraz egin dezakegula eta aukera
bat baino gehiago dugula. Orain aukera ezberdinak aztertu eta irakaslearen
baldintzetara ondoen egokitzen dena aukeratzea tokatzen zaigu.
Laster izango duzue gure berri.
Mila esker eta laster arte!
(Urdaiazpiko birtualak non saltzen dituzten?)
Maialen Pinar, Naroa Lasarte eta Lierni Garmendia
*Lierni Garmendia*
*EU/ES, EN, DE, CA > ES/EU Itzultzailea*
*Zuzentzailea*
*Hizkuntz irakaslea*
2016-10-28 9:12 GMT+02:00 Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.eus>:
> Oso proposamen interesgarriak Osoitz.
>
> Bereziki nabarmentzekoa Odoo, ERP aplikazioa kontabilitatea barne duena.
>
> Zein aplikazio dute kontabilitatean euskal entitateek? euskalgintzakoak
> barne?
>
> Kafe bat neurrira eginiko aplikazioa ez duenak, gazteleraz daramala
> kudeaketa.
>
> Tristea da 2016an oraindik "para los dineros..." entzun behar izatea.
>
> Gipuzkoa zorionez (Bizkaian egoera ez da parekoa zoritxarrez)
> kontu-hartzaileon harremana euskaraz da, guk diru-kontuak euskaraz.
>
> Hori bai, IZFEn neurrira eginiko aplikazioaz.
>
> izan libre, izan euskaldun!
>
> Ander.
>
>
>
>
> 27/10/2016 21:32(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>
> Aupa,
>
> Atzo pribatuan egoera komentatu zidaten eta Txopi eta Mikelen
> laguntzarekin aukera hauek proposatu nizkien:
>
>
> Proiektua: Libreoffice Laguntza
> Non: https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_help/
> Egoera: 108949 hitz itzultzeke, hainbat azpi proiektu ditu
> Aipagarria: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza sailaren laguntzarekin
> itzulitako OpenOffice proiektuan oinarritua, Librezalek jarraitua
>
> Proiektua: Mediawiki
> Non: https://translatewiki.net/w/i.php?title=Special:Translate&
> group=mediawiki&language=eu&filter=%21translated&action=translate
> Egoera: 19.459 kate itzultzeke
> Aipagarria: Wikipediak darabilen softwarea da
>
> Proiektua: KDE
> Arduraduna: Iņigo Salvador Azurmendi <xalba a bildua euskalnet.net>
> Egoera: Ezezaguna, baina laguntza behar duela dirudi
> Aipagarria: Linuxen oso erabilia den mahaigaina da
>
> Proiektua: Coreutils eta bestelako Linux tresnak
> Non: http://translationproject.org/team/eu.html
> Egoera: Proiektu txiki ugariz osatutako sarea
> Aipagarria: Linux sistemako oinarrizko tresnak dira gehienak
>
> Proiektua: MIUI
> Non: https://crowdin.com/project/miui-v6
> Egoera: Zerotik itzuli behar da (Kopurua ez dakit)
> Aipagarria: Xiaomi enpresaren telefonoek darabilten Android bertsioa da,
> baina beste telefono batzuetan instalatu daiteke. Erreferentzia gisa balio
> dezakeen CyanogenMod guztiz itzulita dago (Arduraduna Osoitz)
>
> Proiektua: Odoo
> Non: https://www.transifex.com/odoo/odoo-9/
> Egoera: 22,779 kate itzultzeke
> Aipagarria: Enpresa kudeaketarako tresna librea
>
> Proiektua: Magento
> Nola: http://devdocs.magento.com/guides/v2.0/frontend-dev-
> guide/translations/xlate.html
> Egoera: Ezezaguna, itxuraz ez dago itzulpen publikorik baina badaude
> Magento darabiltzen dendak euskaraz...
> Aipagarria: Web dendak sortzeko softwarea, oso erabilia
>
>
> Mezua bidali eta gero Gorkak Ubuntu ere interesgarria izan zitekeela
> aipatu zuen: http://librezale.eus/wiki/Ubuntu
>
> Osoitz
>
> Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.eus> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> urriak 27 11:49):
>
>> Kaixo:
>>
>> opensuse?
>>
>> https://en.opensuse.org/openSUSE:Localization_guide
>>
>> Ez naiz banaketa honen erabiltzailea baina mahaigain guztiak era
>> txukunean dituen banaketa da.
>>
>> kudeaketarako software puska famatua dauka, yast, hori itzuliz gero
>> banaketa hori euskaraz izango genuke.
>>
>> honek bestalde enpresa mailako zerbitzarietakoa ere euskara izatea
>> ahalbideratu dezake.
>>
>> Katalana erabat itzulia dago: http://i18n.opensuse.org/stats
>> /openSUSE-13.2/ca/index.php
>>
>>
>> edonola itzulpena mardula da: yast 18253 eta lcn 17475 13.2 bertsioan.
>>
>> nik harria botatzeko lotsa gutxi, orain daukadan ekarpen maila ikusita...
>>
>> izan libre izan euskaldun!
>>
>> Ander.
>>
>>
>>
>>
>>
>> 27/10/2016 11:10(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi zuen:
>>
>> Egun on,
>>>
>>> Lierni GARMENDIA ARRATIBEL<lierni.garmendia a bildua jakintza.net> igorleak hau
>>> idatzi zuen (2016(e)ko urriak 18 15:21):
>>>
>>>> Arratsalde on:
>>>>
>>>>
>>>> Naroa, Maialen eta Lierni gara, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko
>>>> Tradumātica: Tecnologies de la Traducciķ masterreko hiru ikasle
>>>> euskaldun.
>>>> Besteak beste, tresna libreak eta lokalizazioa lantzen ditugu. Une
>>>> honetan
>>>> euskarazko lokalizazio-proiektu baten bila gabiltza eta zuen webgunean
>>>> ikusi
>>>> dugu VLC-ren euskaratze-proiektua bukatu gabe dagoela. Horregatik, gure
>>>> interesa agertu eta proiektua burutu nahi genuke.
>>>>
>>>>
>>>> Zuen erantzunaren zain geratzen gara.
>>>>
>>> Duela egun batzuk pribatuan idatzi zidan Liernik eta zerrendatik kanpo
>>> komentatu dugu gaia. Laburpen gisara:
>>>
>>> * Mahaigaineko VLC %100ean itzulita dago baina errepasoa eskertuko luke
>>> * Androiderako VLCk kate gutxi batzuk ditu itzultzeko
>>> * Gutxienez pertsonako 2000 hitzeko lokalizazioa burutu behar dutenez,
>>> ez zaie baliozkoa masterreko proiekturako.
>>>
>>> Julen.
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.eus
>>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>> .
>>>
>>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.eushttp://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20161028/3420a37e/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago