Ubuntu

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ubuntu logoa.png

Ubuntu

19.10 bertsioa

Ubuntu-mahaigaina.png

Proiektuari buruz

Horia.png

Azalpena

Ubuntu-software-center.png

Ubuntu software librez osaturiko GNU/Linux sistema bat da. 2004an sortu zenetik, ospe handia izan du sistema erabilerraz gisa, eta software librearen jarraitzale askoren sistema bihurtu da. Informazio gehiago Wikipedian

Lokalizazioa

Ubuntu-ren lokalizazioa Launchpad plataforman burutzen da. 2019ko abenduan Ubunturen pakete guztien %71a zegoen itzulita.

Ubunturen lokalizazioa Librezaletik kanpoko talde bat hasi zuen Launchpaden bertan 2007an. Hala ere, talde horretako partaide asko Librezaleko kide ere baziren. Urteak igaro ahala, Ubunturen euskarazko taldearen jarduerak beherakada nabarmena izan zuen, eta 2014an bertako kideek lokalizazioa Librezalen integratzea erabaki zuten.