Albisteak

Librezalek ScummVM euskaratu du

ScummVM ikurraAzken asteotan eginiko lanari esker, ScummVM euskaraturik dago eta hurrengo bertsiotik aurrera euskaraz erabili ahal izango da. ScummVM, hainbat joko jatorriz diseinatuak izan ez ziren plataformetan erabiltzea ahalbidetzen duen makina birtuala da, adibidez, MS-DOSerako diseinatua izan zen joko bat inolako arazorik gabe exekutatu daitekeelarik UNIX-moduko sistema batean.
Irakurri osoa »

Firefox 14 kalean da

Ohiko sei astetik behineko eguneraketa-zikloaren barruan dator Firefox 14, konponketa txiki eta eginbide berriekin.
Irakurri osoa »

GNOME Shell tuneatzen hedapenen bidez

GNOME 3.4 argitaratu da jadanik, eta dagoeneko mahaigain-ingurune aski egonkorra dela esan daiteke. Hala ere, oraindik jende askok ez ditu gustuko GNOMEren garatzaile eta diseinatzaileek hartu dituzten hainbat erabaki.

Irakurri osoa »