Itzulpen txikia: gnome-shell-extension-weather

Librezaleren itzulpen txikien orrian Gnome Shell mahaigainean eguraldiaren informazioa ematen duen hedapen honen itzulpena utzi dugu.

Aplikazio honek Yahoo Weather zerbitzua erabiltzen du informazioa eskuratzeko. Instalaziorako argibideak garatzailearen webgunean daude. Instalatu ondoren, jo gune honetara zuen herriko kodea eskuratzeko, eta gero sakatu eguraldia erakusten den globoan goian eskuinean agertzen den ikonotxoan, haren hobespenak aldatzeko, eta sartu kodea bertan.

Hobespenak aldatzeko beste modu bat: idatzi “dconf-editor” terminal batean eta irekiko den konfigurazio-editorean joan “org -> gnome -> shell -> extensions -> weather” atalera, toki horretan hedapenaren parametroak konfiguratu ahal izango dituzue. Konfigurazioa zuzenean terminaletik ere alda daiteke, gsettings erabilita (begiratu garatzailearen webgunea).

 

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>