Itzulpen txikiak
Orri honetan Librezaleren bidez egin diren itzulpen txikiak biltzen dira, orri propioa edukitzeko adina garrantzi ez daukatenak.
gnome-shell-extension-weather
Gnome Shell mahaigainaren hedapen honek eguraldiaren berri ematen du. Aplikazio honek Norvegiako Institutu Meteorologikoaren zerbitzua erabiltzen du eguraldiaren informazioa emateko.
Gnome INM (zaharkitua)
Espainiako meteorologia agentziak automatikoki herri bakoitzeko hurrengo zazpi egunen eguraldi iragarpena sortzen du. Gustavok GNOME panelerako applet bat sortu du non iragarpen hauek ikonoak ikusten diren.
Applet honen euskara fitxategiak hemen aurki ditzakezu.
- Euskarazko bertsioa erabiltzeko, kopiatu .mo fitxategia helbide honetan: /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/
Sortzaileak eskertu du euskarazko itzulpena eta hurrengo bertsioa ere euskaraz aterako da.
Lifeograph
Lifeograph egunerokoak edo egunkari pertsonalak offline eta pribatuan idazteko aplikazioa. (Eskuragarri: Linux, Android, Windows bertsioak).
Euskarazko lokalizazioa Launchpad-en egin izan da urtetan. (Azken eguneraketa 2020ko ekainean).
MintMenu 4.0 (zaharkitua)
MintMenu Suse banaketaren estiloko menua da, LinuxMint banaketak darabilena. Banaketa honen oinarria Ubuntu da. Azken hau baino errazagoa izango den helburuaz sortutako banaketa da.
menua lortzeko hemen (zaharkitua)
Menuaren euskarazko bertsioa lortzeko hemen
Inork banaketa honen itzulpenean interesik badu, itzulpen foroa
Wiithon
Wii kontsolako babeskopiek erabiltzen duen wbfs fitxategi sistemarako kudeatzailea. Honetaz gain wbfs partiziotik ISO, RAR, WBFS eta WDF formatura bihurtu eta alderantziz egin dezake.
Hau proiektuaren webgunea eta hau azken bertsioaren kaleratzearen berria.
Hurrengo bertsiorako garatzaileek dute euskarazko fitxategia eta euskara barneraturik dagoela kaleratuko da.