Albisteak

Firefox 22 kalean, bideo deiak egiteko WebRTC teknologiarekin

Firefox nabigatzailearen 22. bertsioa kaleratu da Linux, Mac, Windows eta Android plataformetarako.

Bertsio honek dakarren berritasun interesgarriena WebRTC da. Denbora errealean audio eta bideo komunikazioa baimentzen du nabigatzailean bertan, teknologia librea eta proposatutako W3C estandarra da. Webguneek eta HTML5 aplikazioek javascript API baten bidez erabili dezakete WebRTC.

Irakurri osoa »

Akademy 2013 Bilbon izango da

2013. urteko KDE proiektuaren konferentzia, Akademy-a, Bilbon izango da. Ekitaldia uztailaren 13tik 19ra luzatuko da eta Alhondiga eraikina eta Bilboko Ingeneritza Goi Eskola Teknikoa (IGET/ETSI) izango ditu egoitza modura. Irakurri osoa »

Hemen daude Firefox 10, Thunderbird 10 eta Lightning 1.2 berriak

Jadanik ohitzen hasi gara sei astetik behin Mozillaren produktuen bertsio berriak jasotzera. Dagoeneko hemen ditugu Firefox, Thunderbird eta Calendar proiektuaren Lightning berriak. Ikus ditzagun haien berritasunak.

Irakurri osoa »