Firefox 15ek gehigarrien memoria-galerak konpontzen ditu

Ohiko sei astetik behineko eguneraketa-zikloaren barruan dator gehigarrien memoria-galerak konpontzen dituen Firefox 15.

Firefox

Aspaldian erabiltzaileek Firefoxen inguruan izan duten kexarik nabarmenetako bat memoriaren erabilera handiarena izan da. Horri aurre egin asmoz, duela urte eta erdi inguru jarri zuten martxan MemShrink proiektua, Nicholas Nethercote buru zela. Memoriaren erabileran hobekuntzak pixkanaka-pixkanaka egiten aritu dira eta erabiltzaileek argitaratze-azkarreko ziklo bakoitzean jaso dituzte konponketak.

Argitaratu berri den bertsio honetan gehigarrien memoria-galerak ekidingo ditu Firefoxek. Nabigatzailea programatuta dagoen moduak memoriaren erabileran eragin zuzena duen arren, kasu gehienetan erabiltzaileek instalatuta dituzten gehigarriek eragindakoa izaten da memoria-erabilera altuaren kausa.

Kontua sinplea da: gehigarriek Firefox hedatzen dute eta honen baliabideak erabiltzen dituzte eginbide berriak gehitzeko. Erabilitako baliabideak gehiago behar ez direnean askatzen ez badira, baliabide horiek linboan geratzen dira, hau da, memoria okupatuta dago, inork ez du erabiltzen eta ez dago askatzeko modurik Firefox ixten ez den heinean. Hainbat izan daitezkeen arren memoria-galeren zioak, eragina beti berdina da: erabilitako memoria areagotzen da eta programa exekutatu ahala gehiago handiagotu daiteke. Honek programaren errendimendu eskasa eta espero gabeko hutsegiteak eragin ditzake.

Nabarmentzeko nobedade gehiago:

  • Bertsio-berritzeak modu isilean aplikatuko dira, atzeko planoan.
  • Garatzaile-tresna hobetuak.

Xehetasun gehiago bertsio-oharretan aurki daitezke.

Bertsio berrira eguneratzeko, egin klik Laguntza menuko Firefox(i) buruz aukeran eta bistaratzen den leihoan sakatu Aplikatu eguneraketa (hori agertzen ez bada, sakatu Bilatu eguneraketak). Oraindik ez badaukazu instalatuta, deskargatu Firefox 15 euskaraz:

Thunderbird

Aldi berean Thunderbird 15 ere kaleratu da, segurtasun- eta egonkortasun-konponketekin.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>