Albisteak

youtube-dl, EITB Nahieran zerbitzutik bideoak deskargatzeko aplikazioa

Aplikazio txiki horren izenak dioen bezala, youtube-dl bideoak Youtubetik deskargatzeko erabiltzen da batik bat, baina EITBren Nahieran zerbitzuko bideoak deskargatzeko ere baliagarria da.

EITB Nahieran 2011n aurkeztu zuten Interneten streaming bidez ikusteko telebista modura. Hasieratik erabiltzaileen partetik izan zuen kexetako bat bideoak ezin deskargatu izatea zen. Duela egun batzuk JosebaG kideak youtube-dl erabil zitekeela aipatu zuen Librezaleren foroan, eta hura nola erabili azaldu zuen. Orain hona ekarri dugu azalpen horren laburpen bat.

Irakurri osoa »

WordPress 3.8 ere euskaraz!

Abenduaren 12an argitaratu zen WordPress plataformaren 3.8 bertsioa eta hasiera-hasieratik euskaraz daukagu!

WordPress-en guztiz euskaratutako 3.8 bertsioa argitaratu berri dugu. 3.8 bertsioak hainbat berritasun dakartza (Twenty Fourteen itxura berria, eta abar.), esanguratsuenetako bat kudeaketa interfaze guztiz berritua delarik: Irakurri osoa »

WordPress 3.7.1 guztiz euskaratuta

Argitaratu berri dugu WordPressen guztiz euskaratutako 3.7.1 bertsioa. 3.7 bertsioak hainbat berritasun dakartza eta esanguratsuenetako bat atzeko planoko eguneraketak dira zure WordPress instalazioa beti eguneratuta izateko.

Irakurri osoa »