Aplikazio libreak euskaraz‘’ kategoriaren artxiboa

OsmAnd 2.4 Euskaraz zaharberritua

2016-08-18

OsmAnd mugikorrean internet konexiorik gabe OpenStreetMap proiektuko mapak erabiltzea eta ibilbideak kalkulatzea ahalbidetzen duen funtzioz jositako aplikazio libre bat da.

Orain urte batzuk itzuli zen Euskarara, baina zerbitzari aldaketa bat tartean proiektua ondo mantendu gabe zegoen. Itzulpenerako zerbitzari ofizial berrian lanean jarri eta Android interfazea badago berriz guztiz Euskaraz.

Egindako itzulpen lana eta funtzio berriak 2.4 bertsioan gozatu daitezke.

(gehiago…)

CyanogenMod 13 Android 6 badago euskaraz

2016-07-23

cm13_marshmallow-752x439 Azkar mugitzen da CyanogenMod proiektua, orain ez asko iragarri zuten Android 6 Marshmallow oinarria duen CyanogenMod 13 gailu gutxi batzuetarako. Asteotan beste hainbat gailuetako erabiltzaileak ere lehen Nightlyak jasotzen hasian gara, bide ofizialetik eguneraketa jasotzeko esperantza ez duten gailuak tartean. (gehiago…)

WordPress 4.5 argitaratuta!

2016-07-18
Prest dago jada WordPress-en 4.5 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik! wordfdddDakartzan berrikuntzen artean, loturak errazago sartzeko aukerak, itxura pertsonalizatzaile berria, itxuran egindako aldaketak zuzenean ikusteko aukera hobetua edo javascript liburutegien bertsio eguneratuak dakartza. (gehiago…)