Albisteak‘’ kategoriaren artxiboa

Firefox 19 kalean da, eta PDF irakurgailu berria dakar

2013-07-19

Mozillak Firefox nabigatzailearen 19. bertsioa kaleratu du Linux, Windows, Mac eta Android plataformetarako.

(gehiago…)

EuskalGNU joan zaigu

2013-07-18

euskalgnu2001.eko abenduaren 27an eratu zen EuskalGNU Elkartea. Zuzen de la Cueva, Marcos Goyeneche, Xabier Otxotorena, Juan Antonio Pereira eta Iñaki Larrañagak osatu zuten Juanma Ginzoren laguntzarekin.

EuskalGNUk bere hastapenetik software librea euskaraz hedatzea izan zuen helburu. Horretarako GNU/Linux sistema eragileko aplikazioak euskaratzeko lanetan arituz.

Nagusiki Openoffice.org bulegotikako suitea eta Gnome eta KDE mahaigainen euskaraketei emandako bultzada jarraituagatik da ezaguna EuskalGNU.

(gehiago…)

Firefox 24 eskuragarri dago

2013-07-17

Ohiko erritmoari jarraituz Mozilla fundazioak Firefox nabigatzailearen bertsio berri bat argitaratu du, Linux, Mac, Windows eta Android plataformetarako.

Oso gutxi dira mahaigaineko bertsioan erabiltzaileak nabarituko dituen aldaketak, aipagarriena, uneko fitxatik eskumara dauden fitxa guztiak ixteko aukera da, fitxen inguruko irisgarritasun hobekuntzak ere badakartza.
(gehiago…)