Eskaintzen dituen ezaugarrien artean karaktere-sorta gehiago erabiltzea, beste hainbat zerbitzutako edukiak txertatzea eta pluginen eguneraketa errazagoak.
Albisteak‘’ kategoriaren artxiboa
Librezale .eus da
2015-07-16Ezina ekinez egina dio esamoldeak. Urteetako lanaren ondorioz PuntuEus Fundazioko lagunek, adiskideek, lortu zuten herri bezala definitzen gaituen hizkuntzarentzat internet domeinua: .eus

Hiru letra besterik ez, baina esanahi handiko hiru letra. Munduan izaera propioarekin kokatzen gaituzten hiru letrak.

Hiru letra besterik ez, baina esanahi handiko hiru letra. Munduan izaera propioarekin kokatzen gaituzten hiru letrak.
Firefox 37k zifratze oportunista dakar
2015-07-02Webgune baten helbidearen hasieran http:// ordez https:// ikusten baduzu, zure ordenagailuaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioa zifratu egingo dela esan nahi du eta komunikazio hori entzun dezakeen inork zail xamar izango du edukia ezagutzea. Baina horretarako zerbitzaria behar bezala konfiguratu beharra dago domeinura lotuta doan ziurtagiri batekin, eta ez da beti erabiltzen.





