WordPress 3.8 ere euskaraz!

2013-12-16

Abenduaren 12an argitaratu zen WordPress plataformaren 3.8 bertsioa eta hasiera-hasieratik euskaraz daukagu!

WordPress-en guztiz euskaratutako 3.8 bertsioa argitaratu berri dugu. 3.8 bertsioak hainbat berritasun dakartza (Twenty Fourteen itxura berria, eta abar.), esanguratsuenetako bat kudeaketa interfaze guztiz berritua delarik: (gehiago…)

Buber Sariak 2012. Eman diguten sariari uko egiten diogu

2011-07-15

Buber Sarien logoaInternet&Euskadi elkarteak antolatzen dituen Buber Sarietako bat eman digutela jakin dugu. Sari horri uko egiten diogu eta gure erabakia ulertua izan dadin, gertatutakoa azaldu nahi dugu: (gehiago…)

WordPress 3.0.4 euskaraz kalean da

2011-03-05

WordPress logoaLibrezaleko jende askori esker, WordPress-eko beste bertsio bat euskaraz eskuragarri daukagu. Azalpenak eta euskaratutako softwarea bera eu.wordpress.org webgunean daude.

Edukien kudeatzaile honen 3. bertsioa, oso malgua eta boteretsua da. Jakingura baduzu, ikustalditxo bat eman WordPress 3ren ezaugarrien zerrendara.