Sei hilabete igaro ondoren, iritsi da LibreOffice aplikazio multzoaren bertsio berria. Berriro ere Librezaleri esker, osorik euskaraz dator. Oraingoan, gainera, LibreOfficen laguntza-fitxategiak euskaratzera gure hilabeteko proiektua eskaini ondoren, 20.000 hitz itzultzeko faltan utzi dugu 460.000 hitzez osaturik dagoen laguntza-sistema. Aurreko bertsioak 120.000 hitz zituela euskaratzeko kontuan hartzen bada, bultzada ederra eman diogu proiektu horri.
LibreOffice 5.4 argitaratu dute
2017-07-28Uztaileko proiektua: LibreOffice laguntza-fitxategiak euskaratzea
2017-07-12Laster iritsiko da LibreOffice aplikazioaren bertsio berria, eta beti bezala, euskaraz ere erabili ahal izango da, Librezale komunitateari esker. Hala ere, badago oraindik ere hobetzeko tarterik, LibreOfficen laguntza ez baitago guztiz euskaratuta.
FreeCAD da 2017ko martxoko proiektua
2017-02-28Martxorako proposatu dugun proiektua FreeCAD aplikazioa da. Computer Aided Design motako softwarea 2D zein 3D marrazketarako erabiltzen da, eta gehien bat ingurune industrialetan, arkitekturan, lanbide-prestakuntzako ikastetxeetan eta, oro har, marrazki zehatzak behar dituzten esparruetan erabiltzen da. Gaur egun, CAD softwarerik ezagunena AutoCAD da.