OsmAnd 2.4 Euskaraz zaharberritua
OsmAnd mugikorrean internet konexiorik gabe OpenStreetMap proiektuko mapak erabiltzea eta ibilbideak kalkulatzea ahalbidetzen duen funtzioz jositako aplikazio libre bat da.
Orain urte batzuk itzuli zen Euskarara, baina zerbitzari aldaketa bat tartean proiektua ondo mantendu gabe zegoen. Itzulpenerako zerbitzari ofizial berrian lanean jarri eta Android interfazea badago berriz guztiz Euskaraz.
Egindako itzulpen lana eta funtzio berriak 2.4 bertsioan gozatu daitezke.
Zer da OsmAnd?
Esan bezala OsmAnd mapa aplikazio bat da, internet konexiorik gabe OpenStreetMap proiektuko mapak erabili eta jarraibideak eskuratzea ahalbidetzen duela iragartzen badute ere funtzio ugari ditu.
Mapan interesezko puntuak bistaratu ditzake (farmaziak, tabernak, museoak, ata abar) edo Wikipediako geolokalizatutako artikuluak. Txirrindularientzako edo oinezkoentzako ibilbide ofizialak bistaratu daitezke (GRak edo Done Jakue bidea esaterako), Internet konexioa erabilita bestelako mapa iturri batzuk erabili daitezke, egindako bidea GPX lorratza batean grabatzeko gaitasuna du eta GPX lorratzak kargatu eta jarraitzeko, eta abar luze bat.
Gehigarriekin funtzio gehiago lortu daitezke, badu itsaso eta ibai nabigaziorako gehigarri bat, edo kotxea non aparkatu duzun eta zenbat denbora geratzen zaizun gogoratzeko beste bat, besteak beste.
Bi konpilazio ofizial daude Google Play dendan, OsmAnd – doako bertsioak deskargatu daitezkeen mapa eta gehigarri kopurua mugatzen du, OsmAnd + erosita proiektuari ekarpen ekonomikoa eginez muga hau desagertzen da. Badago ere deskargarako mugarik ez duen OsmAnd~ konpilazio ez ofiziala F-droid biltegian, baina hau ez da ofiziala bezain maiz eguneratzen (Une honetan 2.3.5 bertsioan dago)
Zein da itzulpenaren egoera?
Android interfazea erabat itzulita dago eta hiztegiari gainbegirada bat eman zaio, baina ezin da esan zuzenketa lana bukatuta dagoenik, azken bertsiora akats batzuk heldu dira eta hiztegi aldetik orrazketa lanarekin jarraitzea komeni da.
iOS interfazearen itzulpena hasi gabe dago, baina Android erreferentzia bezala erabilita ez litzateke zaila.
Mapako elementuak izendatzeko biek erabiltzen duten hirugarren proiektu bat dago, hau hasita dago baina asko geratzen da bukatzeko, eta aplikazioak Pagasarri mountain peak izendatzen du mendi-tontorra izendatu ordez.
Ahots bidezko jarraibideak (“100 metrotara biratu ezkerrera” adibidez) ezin ditu oraindik Euskaraz eman ez bada beste aplikazio batetako grabatutako ahotsak inportatuz (TomTom adibidez). Berezko Euskarazko jarraibideak sortzeko proiektuari ekarpena GitHub bitartez egin behar zaio. Bi eratara egin daiteke hau, aginduen testu fitxategia soilik itzuli eta AhoTTS motorrak irakur ditzala, edo txukunago egin nahi bada aginduak grabatuz, parte hau oraindik ikerketa fasean dago eta atal teknikoan laguntza ongi etorria litzakete, nik neuk ez baitut oraindik martxan jartzea lortu.
Iruzkin bat
-
#1 Alexander Gabilondo — 2016/08/29 @ 17:26