FreeCAD euskaraz, proiektu berria Librezalen

Apirilaren 6an 0.17 zenbakia daraman FreeCAD bertsio berria argitaratu zen. Librezaleren lanari esker, CAD aplikazio hori euskaraz ere argitaratu da.

FreeCAD hiru dimentsiotako objektu parametrikoen modelizatzaile bat da. CAD motako aplikazio bat da, AutoCAD ezagunaren mota berekoa. Eta zertarako erabil daiteke aplikazio hau? Beren webgunean diotenez:

  • Etxean erabilita, 3D inprimagailuetan inprimatu nahi diren objektuak diseina daitezke.
  • CAD erabiltzaile aurreratuagoek kode itxiko CAD edo BIM aplikazioekin egiten dituzten zereginetako asko bete ditzakete.
  • Eskoletan, irakasleek CAD motako lana egiten irakatsi ahal diete ikasleei.

FreeCAD lan-mahaitan antolatuta dago. Lan-mahai bakoitza zeregin berezi baterako pentsatuta dago. Badago piezak egiteko lan-mahaia, etxeak egitekoa, itsasontziak egitekoa, krokisak egitekoa… Aplikazio honek aukera anitz eskaintzen ditu marrazkiak egiteko.

Bertsio honetan, lehen aldiz euskaraz ere erabil daiteke. CAD aplikazioen terminologia oso teknikoa da, eta hura euskaratzea ez da erraza izan, baina uste dugu nahiko ongi geratu dela. Hala ere, norbaitek euskarazko bertsio hori hobetzen lagundu nahi badu, ipini gurekin harremanetan gure parte-hartze kanalen bidez.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>