CyanogenMod 13 Android 6 badago euskaraz
Azkar mugitzen da CyanogenMod proiektua, orain ez asko iragarri zuten Android 6 Marshmallow oinarria duen CyanogenMod 13 gailu gutxi batzuetarako. Asteotan beste hainbat gailuetako erabiltzaileak ere lehen Nightlyak jasotzen hasian gara, bide ofizialetik eguneraketa jasotzeko esperantza ez duten gailuak tartean. Eta noski Euskaraz dago osorik, ohi bezala beste inor baino lehenago,
2 iruzkin
-
#1 Andoni Labaka Erauskin — 2016/11/08 @ 17:38
-
#2 osoitz — 2016/11/08 @ 21:43
Kaixo Andoni,
Badirudi ez dagoela Xiaomi Redmi 3S modelorako CyanogenMod sistemaren konpilazio ofizial bat (ikusi http://wiki.cyanogenmod.org/w/Devices#vendor=%22Xiaomi%22; ). Ez dago jakiterik inoiz bat egongo den, hau bolondreski egiten baitu jendeak.
Badago alpha egoeran dagoen konpilazio ez ofizial bat XDA foroan:
http://forum.xda-developers.com/xiaomi-redmi-3s/development/cyanogenmod-13-0-redmi-3s-t3496187
Konpilazio ez ofizial hauen kalitatea oso aldakorra izaten da, eta normalean hizkuntza guztiak sartzen badituzte ere ez dago bermatuta.
Zure interesen eta lan egiteko gogoen arabera bi irtenbide ikusten dizkiot egoerari:
1) Gai teknikoetan esperimentutan aritzea nahi baduzu, saiatu konpilazio ez ofizial horretan laguntzen.
2) Itzulpenak erakartzen bazaitu lagundu MIUI itzultzen, MIUI euskaraz nahiko luketen batzuk ezagutzen ditut jada, baina inor ez da animatzen lehen urratsa ematera. Oso erraza da, hemen egiten da itzulpena:
https://crowdin.com/project/miui-v6
Osoitz