ScummVM 1.8.0 kalean da


ScummVM abentura grafiko klasikoetara jolastea ahalbidetzen duen aplikazio librea da, joko horietako datu fitxategiak aurretik izanez gero. ScummVM-ek jokoekin argitaratutako exekutagarriak bakarrik ordezkatzen ditu, eta era posible da joko horietara jolastea plataforma desberdin eta modernoetan.

Bada, 1.8.0 bertsioa kaleratu berri dute eta guztiz euskaraturik dago, Librezalek egindako itzulpenarekin.

Bertsio honetako berrikuntza aipagarri modura, hamar joko berrirentzako euskarria gehitu dute (gainerakoentzat, ikus bateragarriak diren jokoen zerrenda osoa):

  • Amazon: Guardians of Eden
  • Beavis and Butthead in Virtual Stupidity
  • Broken Sword 2.5: The Return of the Templars
  • Labyrinth of Time
  • Rex Nebular and the Cosmic Gender Bender
  • Sfinx
  • The Lost Files of Sherlock Holmes: The Case of the Rose Tattoo
  • The Lost Files of Sherlock Holmes: The Case of the Serrated Scalpel
  • Zork: Grand Inquisitor
  • Zork Nemesis: The Forbidden Lands

Horietaz gain, Raspberry Pi eta GCW-Zero plataformetarako euskarria ere gehitu da bertsio horretan. Informazio osoa, bertsioaren oharretan dituzue.

Ondo pasa! 😉

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>