Ubunturen euskaraketa euskaratzea Librezalek koordinatuko du

Ubuntu-logoaUbuntu software librez osaturiko GNU/Linux sistema bat da. 2004an sortu zenetik, ospe handia izan du sistema erabilerraz gisa, eta software librearen jarraitzaile askoren sistema bihurtu da. Informazio gehiago Wikipedian Ubunturen lokalizazioa Librezaletik kanpoko talde bat hasi zuen Launchpad plataforman 2007an. Hala ere, talde horretako partaide asko Librezaleko kide ere baziren. Urteak igaro ahala, taldearen jarduerak beherakada nabarmena izan du, eta 2014an bertako kideek lokalizazioa Librezalen integratzea erabaki dute. 2014ko udazkenean Ubunturen pakete guztien % 38a dago itzulita. Kontuan izan multzo horretan sartzen direla KDE eta GNOME bezalako proiektu handien paketeak ere. Proiektu berezi horietako bakoitzak bere itzulpen gunea du, eta ondoren Ubuntun integratzen dira. Inor Ubuntu euskaratzen laguntzeko prest badago, mesedez jarri harremanetan Librezalerekin gure posta-zerrendan.

3 iruzkin

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>