Firefox 19 kalean da

Firefox 18 kalean da, PDF irakurgailu berriarekin.

Mozillak Firefox nabigatzailearen 19. bertsioa kaleratu du Linux, Windows, Mac eta Android plataformetarako.

Firefox 18k dakarren hobekuntza nabarmenena abiadurari dagokio, nagusiki IonMonkey JavaScript konpilatzaile berriari esker da hau. Urtebeteko lanaren ondorio da IonMonkey konpilatzailea, eta aurreko SpiderMonkey konpilatzailearekin alderatuta %25 azkarragoa da.

Beste abiadura hobekuntza bat interfazean dago, eta orain fitxatik fitxara aldatzea azkarragoa da.

Irudiak hobeto ikusiko dira, eskalatzeko algoritmoa hobetu baita, eta Mac OS X 10.7tik aurrera Retina pantailen euskarria ere badu orain.

Garatzaileentzat bestelako nobedade interesgarriak ere badaude, WebRTC protokoloaren oinarriko inplementazio bat dakar Firefox 18k, window.PixelRatio DOM propietatea ezarri da, luzapen ziurtagirien kudeaketa azkarragoa da orain…

Interesgarriena ordea, HTML5 erabilita ukipen-pantailetarako programatzen ari bazara behintzat, W3C touch events-ek hartu duela Moztouch-en tokia.

Bukatzeko HTTPS orrietan eduki ez ziurra kargatzea desgaitu da, eta proxy bidezko konexioak hobeto dabiltza orain.

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>