Debian 7.0 “Wheezy” argitaratu da
Hilabete asko iraun duten garapenen ostean, Debian proiektua harro sentitzen da bere azken bertsio egonkorra aurkeztean, 7.0 bertsioa, “Wheezy” izenekoa.
Debian-en bertsio berri honek hainbat funtzionalitate interesgarri dakartza, adibidez, arkitektura-anitzetarako euskarria, lainoan azpiegitura osatzeko tresna bereziak, instalatzaile hobea eta multimedia erreproduzitzaile eta “kodek” ezberdinak kanpoko paketeen beharra murriztuz.
Arkitektura-anitzerako euskarriak, “Wheezy”-ren helburu nagusietako bat, erabiltzaileak hainbat arkitekturatako paketeak sistema bakarrean instalatzea ahalbideratuko du. Honek, lehen aldiz, 32 bit eta 64 bit-eko softwarea sistema berean instalatzeko aukera ematen du, behar diren dependentzia guztiak automatikoki ebazten.
Instalazio prozesua asko hobetu da: orain Debian ahots sintesi software baten bitartez ere instalatu daiteke, ikusmen urritasuna duten eta Braille sistema erabiltzen ez dutenentzat. Itzultzaileen talde ezberdinen esfortzuaren ondorioz instalatzailea 73 hizkuntza ezberdinetan erabil daiteke, tartean euskaraz, eta hauetako dozena batean baino gehiagotan ahots sintesirako softwarearekin.
Gainera, lehen aldiz hau ere, Debian-ek UEFI sistema darabilten 64 bit-etako makinetan (amd64) instalatu eta abiarazi daiteke, baina oraindik ez du “abio segururako” euskarririk (“UEFI Secure Boot”).
Bertsio honek hainbat software pakete berri dakartza, adibidez:
- Apache 2.2.22
- Asterisk 1.8.13.1
- GIMP 2.8.2
- GNOME 3.4 mahaigaina
- GNUren konpilazio multzoaren 4.7.2 bertsioa (GCC)
- Icedove 10 (Mozilla Thunderbird marka gabeko bertsioa)
- Iceweasel 10 (Mozilla Firefox marka gabeko bertsioa)
- KDE Plsama eta KDEren 4.8.4 bertsio eta aplikazioak
- kFreeBSD 8.3 y 9.0-ren kernelak
- LibreOffice 3.5.4
- Linux 3.2
- MySQL 5.5.30
- Nagios 3.4.1
- OpenJDK 6b27 y 7u3
- Perl 5.14.2
- PHP 5.4.4
- PostgreSQL 9.1
- Python 2.7.3 y 3.2.3
- Samba 3.6.6
- Tomcat 6.0.35 y 7.0.28
- Hipervisor Xen 4.1.4
- Xfce mahaigainaren 4.8 bertsioa
- X.Org 7.7
- eta 36.000 software paketetik gora erabiltzeko prest, 17.500 iturburu paketetatik konpilatuta
Informazio gehiago eta jaisteko aukera Debian-en webgunean.
2 iruzkin
-
#1 etxondoko — 2013/05/05 @ 13:45
Pakete “berri” aurreko bertsioaz konparatuz noski. Debianen ezaugarri nagusiak egonkostasuna eta segurtasuna dira, horregatik darabil hain pakete zahar/egonkorra/ziurrak.
bertsionitisak jota egonez gero badaude debian egonkorraz gain beste bertsio batzuk, unstable (beti Sid izenaz) eta Debian testing.
Edonola badabiltza hemendik debianitak nik baino hobe azaltzeko…