LibreOffice 4.1.1 argitaratu da, euskaraz

LibreOffice euskaraz mantentzeko ardura Librezalen hartu genuenetik osorik euskaraz argitaratu den lehen bertsioa da hau.

LibreOfficen aplikazio guztien interfazea euskaraz aurkituko ditu erabiltzaileak. Dagoeneko zenbait akats aurkitu ditugu euskaratzean, eta zuzentzen ari gara pixkanaka. Inork beste akatsen bat ikusten badu, mesedez harpidetu Librezaleren zerrendara eta utzi mezu bat, edo idatzi zuzenean proiektuaren arduradunari.

LibreOfficen 4.1 seriearen berritasunen artean nagusiena alboko barra da. Barra horren bidez formatuko zenbait kontrol goiko tresna-barra batean erakutsi ordez alboko barra batean erakusten dira, horrela hobeto baliatzen baitira gaur egun eramangarrietan eta tabletetan arruntak diren pantaila panoramikoak.

libreoffice41albokobarra

Beste berritasun garrantzitsu bat beste formatu batzuk ulertzeko bateragarritasunean egin diren hobekuntzak dira. Batez ere Microsoften DOC, XLS, PPT eta abar hobeto irekitzen eta gordetzen dira orain, baita RTF eta Microsoften OOXML formatuak ere. Bestalde, multimedia-formatuak txertatzeko aukerak ere hobetu dira, eta orain FLV, OGG, WMV eta AAC formatuko fitxategiak txerta daitezke dokumentuetan.

http://www.libreoffice.org/download

Iruzkin bat

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>