Ikasi OmegaT erabiltzen (I)

OmegaT itzulpen-memorietan oinarrituta itzulpenak egitea errazten duen aplikazioa da.

Egilea: Asier Sarasua Garmendia (assar)

Asmoz fundazioari esker, OmegaTren ikastaroa prestatu nuen pasa den udazkenean. Ikastaroan zortzi bideo grabatu nituen OmegaTren funtzionamenduaren oinarriak erakusteko. Orain bideo horiek Librezaleren webgune honetan argitaratuko dira, lau ataletan banaturik. Astero atal bat agertuko da, bideoetan ikusten dena praktikan jarri nahi baduzue denbora izan dezazuen.

Lehen atal honetan OmegaT nola instalatu erakusten duen bideoa eta proiektu baten oinarrizko konfigurazioa erakusten duena dauzkazue.

Ikastaroa sortzeko Windows XP erabili nuen, baina beste plataforma batzuetan OmegaTk funtzionamendu bera du, beraz ikastaroa erraz jarrai daiteke GNU/Linux-en ere.

OmegaT tutoriala, 1. atala: instalazioa, assar Vimeon.

OmegaT tutoriala, 2. atala: proiektuen konfigurazioa, assar Vimeon.

Bonusa: OmegaTren azken bertsioa Ubuntun instalatzeko laguntza.

OmegaT-ren azken bertsioa Ubuntun instalatzeko urratsak, assar Vimeon.

2 iruzkin

Utzi erantzuna

XHTML: Etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>