Zergatik software librea
Librezale.eustik
(Zergatik Software Librea(e)tik birzuzenduta)
Software librearen alde egiteko arrazoibide bat:
- Librezalek informatika euskalduna bultzatzen du.
- Euskara hizkuntza murriztua da.
- Software enpresek, beste enpresek bezala, etekinak ateratzeko egiten dute lan.
- Euskarazko erabiltzaile-multzoa txikia da eta gehienetan enpresei ez die merezi beraien programen euskarazko bertsio bat ateratzea.
- Jabedun softwarea enpresak bakarrik euskaratu dezake.
- Software libreak nahieran moldatzeko askatasuna ematen du eta horregatik herritarrek euskaratu dezakete.
- Ondorioz, Librezalek, bere helburuak lortzeko, software librearen alde egiten du apustua.
Harantzago doazen ondorioak:
- Software librea elkartasunaren emaitza da eta balio batzuk erakusten ditu:
- elkarri laguntzea,
- ezagutza partekatzea,
- autonomia garatzea,
- dibertsitatea sustatzea,
- hautatzeko aukera defendatzea.
- Software libreaz gain, IKTen esparruan badira sustatzea merezi duten beste gai eta ekimen batzuk ere: estandar irekiak, hardware librea, zerbitzari autonomoak, burujabetza teknologikoa.
- Teknologia bezalako baliabide garrantzitsu bat guztion esku egon behar du, ez gutxi batzuen esku.
Kanpoko estekak
- Wikipedia: Software librea.
- Wikipedia: Software libea herri admninistrazioan.
- Wikipedia: Software librea hezkuntzan.