WordPressen itzulpena kudeatzeko laguntza
Librezale.eustik
WordPressen itzulpena Librezaleko Pootle-en kudeatzeko laguntza-oharrak dituzu hauek.
Helbide interesgarriak
- http://wordpress.org
- http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/
- http://pootle.librezale.eus/eu/wordpress/
- http://eu.wordpress.eus/
- http://eu.wordpress.eus/wp-admin/
Pootle-eko PO fitxategia kate berriekin nola eguneratu
- Azken bertsioa deskargatzen dugu (kasu honetan WordPress 3.3-beta2):
- Librezalen euskaratutako azken bertsioa deskargatzen dugu (kasu honetan WordPress 3.1):
- Aurreko fitxategi biak baliatuta, orain euskaratu beharreko fitxategia sortzen dugu:
msgmerge -N wordpress3.1.po wordpress.pot -o wordpress3.3-beta2.po
- Fitxategi hori testu editore arrunt batekin ireki, azerako lerroak errepasatu eta nahi izanez gero bukaerako lerroak kentzen ditugu (msrgmerge-k fitxategiaren bukaeran kendu daitezken lerro batzuk sortzen ditu
#~
letrekin hasten direnak):gedit wordpress3.3-beta2.po
- Emaitzak formatu errorerik ez duela egiaztatzen dugu, MO fitxategia sortzeko simulazio bat eginez (errorerik egotekotan, onena momentu honetan konpontzea izango litzateke):
msgfmt --strict wordpress3.3-beta2.po -o wordpress3.3-beta2.mo
- PO fitxategia euskaratzen has gaitezke:
pootle wordpress3.3-beta2.po
- Azkenik, bertsio berri hau Pootle-era igo behar dugu beste guztiek euskaraketan lagun dezaten:
wordpress-pot
fitxategiaz gain,wordpress-ms.pot
etawordpress-continents-cities.pot
fitxategiekin eragiketa berdinak egiten ditugu...
pootle-terminology.po nola eguneratu
Pootle-en itzulpen berri bat hasi aurretik, aurreko itzulpenetan erabilitako kateak pootle-terminology.po
fitxategian bil daitezke, Pootlek iradokizun egokiagoak egin ditzan.
- Horretarako, pootle-terminology.po fitxategiaren azken bertsioa hartzen dugu:
- Eta baita gehitu nahi diogun PO fitxategia edo fitxategiak (kasu honetan 3.3-beta2 bertsioarena):
- Gero, PO fitxategi biak batu egiten ditugu:
msgmerge pootle-terminology.po wordpress3.3-beta2.po -o pootle-terminology-berria.po
- Azkenik, sortutako fitxategia Pootle-era igotzen dugu,
pootle-terminology.po
izen zehatza ematen diogula ziurtatuz.