WordPressen itzulpena kudeatzeko laguntza

Librezale.eustik
(WordPress/Errezetak(e)tik birzuzenduta)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

WordPressen itzulpena Librezaleko Pootle-en kudeatzeko laguntza-oharrak dituzu hauek.


Helbide interesgarriak

Pootle-eko PO fitxategia kate berriekin nola eguneratu

  • Aurreko fitxategi biak baliatuta, orain euskaratu beharreko fitxategia sortzen dugu:
    • msgmerge -N wordpress3.1.po wordpress.pot -o wordpress3.3-beta2.po
  • Fitxategi hori testu editore arrunt batekin ireki, azerako lerroak errepasatu eta nahi izanez gero bukaerako lerroak kentzen ditugu (msrgmerge-k fitxategiaren bukaeran kendu daitezken lerro batzuk sortzen ditu #~ letrekin hasten direnak):
    • gedit wordpress3.3-beta2.po
  • Emaitzak formatu errorerik ez duela egiaztatzen dugu, MO fitxategia sortzeko simulazio bat eginez (errorerik egotekotan, onena momentu honetan konpontzea izango litzateke):
    • msgfmt --strict wordpress3.3-beta2.po -o wordpress3.3-beta2.mo
  • PO fitxategia euskaratzen has gaitezke:
    • pootle wordpress3.3-beta2.po
  • wordpress-pot fitxategiaz gain, wordpress-ms.pot eta wordpress-continents-cities.pot fitxategiekin eragiketa berdinak egiten ditugu...

pootle-terminology.po nola eguneratu

Pootle-en itzulpen berri bat hasi aurretik, aurreko itzulpenetan erabilitako kateak pootle-terminology.po fitxategian bil daitezke, Pootlek iradokizun egokiagoak egin ditzan.

  • Gero, PO fitxategi biak batu egiten ditugu:
    • msgmerge pootle-terminology.po wordpress3.3-beta2.po -o pootle-terminology-berria.po
  • Azkenik, sortutako fitxategia Pootle-era igotzen dugu, pootle-terminology.po izen zehatza ematen diogula ziurtatuz.