Webgunearen eguneraketa

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Librezaleren webgune berrirako atazak

Ataza Arduraduna Egoera
Webgunearen diseinua Oihanguren Egina
Eduki estatikoak idaztea Assar Egina
MediaWiki eguneratzea (1.15.1) Mikel Egina
PunBB eguneratzea -> FluxBB (1.4rc1) Mikel Egina
WordPress instalatzea Julen Egina
WordPresserako azala sortzea Julen Egina
MediaWikiren itxura moldatzea Assar Egina
Foroaren itxura moldatzea Assar Egina
Foroaren itxura instalatzea Assar Egina
Microblogging-eko elementuak eta foroko azken mezuak azalean txertatzea Julen Egina
Semaforoak prestatzea Assar Egina
Wikiaren URLak aldatzea Julen Egina
URL zaharren berbideratzeak Julen Egina
Bilatzailea Julen Egina
Favicon-a gehitzea - Egina
Webgune zaharra ordezkatzea Mikel Egina
Pootle eguneratzea - Atzeratua
Pootleren itxura moldatzea - Atzeratua

Komunikabideak

Webgune berria aurkezteko testua ondorengo medioetara bidali dugu:

Medioa Arduraduna Egoera
Zabaldu Janfri Egina
Sustatu Assar Egina
Zuzeu jalgihadi Egina
ARGIA Janfri Egina
Berria Janfri Egina
Gara-Gaur8 - Egiteke
Noticias Taldea - Egiteke
Diario Vasco-Correo - Egiteke
EITB - Egiteke
ukberri.net Janfri Egina
argazkiak.org jalgihadi Egina

Irizpideak (proposamena)

  • Denboran zehar aldatzen doazen eta Librezaleren dinamikotasuna erakusten duten elementuak (posta zerrenda, foroa…) webgunearen azaleko toki nabarmenean jarri. Proposamenak:
    • Foroak → Foroen azken mezuak goian ezkerrean agertuko lirateke, eta azpian posta-zerrendako mezuak.
    • Posta-zerrenda → Lehenengo eta behin ikusi beharko litzateke egokia den posta-zerrendako mezu-trukeak hain agerian erakustea. Posta-zerrendan parte hartzen duen jende guztiaren adostasuna beharko litzateke hau egiteko.
      • Teknikoki zaila ikusten da azalean zerrendetako mezuak erakustea. Agian hobe mezuen biltegietara zuzenean loturak egiten badira. Zerrenda bat baino gehiago dago: Librezale, Librezale-Mozilla eta Estilo-liburua. Zeintzuk jarriko diren erabaki behar da.
    • Twitter-era @librezale etiketarekin bidalitako mezuak. Twitter ordez Librezaleko jendea sartuta dagoen beste edozein tresna sozial izan daiteke, librea bada hobe, adibidez Identi.ca.
    • Blogetatik erauzitako mezuekin osatutako planet bat → Iruditzen zait (assar) euskarazko blogetan ez dagoela nahiko mugimendurik Librezalek jorratzen dituen gaien inguruan, eta planet-a hutsik geratuko litzatekeela. Ez nuke jarriko.
  • Librezaleren helburu nagusiarekin (softwarea euskarara lokalizatzea) lotutako jarduerak. Azaletik estekak egon beharko lirateke:
    • Nor gara: hemen sartuko nituzke wikiko “Librezale” kutxan agertzen direnak, alegia “LibreZaleFilosofia”, “Zergatik Software Librea”, etab.
    • Itzulpenak nola egin: wikiko “Lokalizazioa” atalean dagoena eta webguneko “Itzulpenak nola egin” atalean dagoena sartuko nuke. Orain dagoena eguneratu behar da.
    • Lan-tresnak: itzulpenak egiteko aplikazioak, eragileak (lanean ari diren beste erakunde eta elkarte batzuk), estilo-liburua, hiztegiak, etab.
    • Pootle.
    • Wikiaren eguneraketa, Softcatalá-koek utzi diezaguketen txantiloi eta beste elementuekin.
  • Euskarazko software librearen egoera (semaforoak). Azalean aplikazio garrantzitsuenen (Fx, OOo, etab.) egoera agertuko litzateke semaforo bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, wikiko ataletara bideratuko litzateke esteken bidez.
    • UEUk badauka softkat izeneko software katalogoa. Aukera bat da zuzenean haiekin lotzea.
    • Beste aukera bat Librezaleko proiektuekin soilik egitea semaforoena. Edo edozein itzultzailek publikatzeko eskaria egin edo baimena ematen digun softwarearena. (ander)
  • Ez nuke (assar) “Azaleko albisteak” edo horrelako zerbait sortuko, ez dut uste hori mantentzeko gai izango ginatekeenik. Hala ere, norbait lan hori egiteko prest badago (noizbehinka albiste bat idatzi), hori ere sar daiteke, agian blog moduan.
    • Albisteen atal bat edukitzea egokitzat jotzen du Julenek.
    • Ni (Ander)astero albiste bat idazteko prest. Lehentasunen ordena (librezale proiektuak, euskara eta software librea, software librea)
  • Wikiaren itxura moldatzearekin batera foroa ere diseinuan integratu behar da; baita Pootleren (berriaren) diseinua ere.
  • Jendeak Librezalen parte hartzera animatzeko botoia jarri. Mozillaren orrian oinarritu gaitezke. Botoiaren izena (emaitza):
    • Gurekin parte hartu nahi duzu?
    • Gurekin aritu nahi duzu?
    • Parte hartu!
    • Gurekin parte hartu!
    • Zatoz gurekin!
    • Eta zuk zergatik ez?
    • Parte hartu nahi duzu?
    • Lagundu nahi duzu?

Aplikazioak

Webgunea kudeatzeko zein aplikazio erabiliko den erabaki behar da. Beste toki batzuetan honela daukate:

  • Softcatalà: Drupal+MediaWiki+phpBB
  • Mozilla Hispano: Wordpress+MediaWiki+phpBB
  • Librezale orain arte: ?+MediaWiki+PunBB

Aukerak

Azalaren proposamenak

Webgune berriaren zirriborroa HTML eta CSSn

Proiektuen pantaila argazkiak