Transmission

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Transmission-logoa.png

Transmission

4.05 bertsioa

Transmission pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

Transmission Torrent sareetan fitxategiak trukatzeko balio duen bezero arin bat da. Ubuntu, Mandriva eta Fedora bezalako banaketetan P2P bezero lehenetsia da, baina ez soilik GNU/Linuxen, Mac eta Windows sistemetan ere instala daiteke. GTK+ eta Qt bertsioak ditu.

Aplikazio hau borondatez lan egiten duten lagunek garatzen dute, eta bere atzean ez dago enpresarik beste P2P sareetan gertatzen den bezala.

Transmission aplikazio arina da, baina sendoa eta ezaugarri askokoa aldi berean. Bere ezaugarriak: zifratzea, web bidezko interfazea (ere bai), pareen elkartrukea, magnet estekak, DHT, UPnP eta NAT-PMP bidezko ataka-birbidalketa, web bidezko aletzea, aztarnarien edizioa, torrent bakoitzerako aletze-mugak, etab.

Lokalizazioa

2023ko egoera (2022/12/28): Proiektuaren lokalizazioa egiteko erabiltzen den Transifex plataforman berrikuste-baimenak eskuratu ondoren aurretiko sasi-euskarako kateak zuzendu ditugu eta lokalizazioa %100ean jarri ditugu, eta 4.0 bertsioa jada lokalizazio berriarekin dator.

2020ko egoera: Kontuz! Kate batzuk asmatutako sasi-euskara batean eman ditu troll batek. Aurretik Transmission 2/3 lokalizatuta zegoen. Lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da. 'Transmission Basque' taldean izena eman behar, eta erantzuna jasotzeak batzuetan egun batzuk itxaron beharra dakar.