Thunderbird2/Proposamenak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Idatzi hemen Thunderbird2.0 euskara itzulpenaren inguruan proposatu nahi dituzun aldaketak.

Akats nabarmenak Thunderbird2.0-Akatsak orrian kudeatuko ditugu.

Proposamenak

  • hutsik


Dagoeneko konponduta daudenak

Windowserako instalatzailean, bi aukera ageri dira
Estandarra eta Lehenetsia. Ez al litzake "Lehenetsia"ren ordez "Pertsonalizatua" izan beharko?
Gustiz ados ... zuzenduta 2006/12/21 CVS-an
Firefoxekin ere gertatzen da, zergatik ageri da beti Thunderbird(r)i buruz, denok dakigunean programaren izena Thunderbird dela? Ez al da hobe Thunderbirdi buruz jartzea zuzenean?
Itzulpena egitean ez dugu "About Thunderbird" itzultzen ... "About &productName;" baino
aukerak:
&productName;i buruz
&productName;(r)i buruz <-- orain erabiltzen duguna
lehen aukeraren arazoa: &productName; orokorra da ... hau da, orain adibidez Debianekoek Thunderbird programari izena aldatu diote eta Icedove deitu diote ...beraz IceDovei buruz geratuko zen
Kontu berria konfiguratzerakoan:
  • ePosta agertzen da hainbat tokitan, baina gero, konfigurazioaren bigarren urratsean, "...idatzi zure eposta helbidea..." jartzen du. Laugarren urratsean ere "eposta" ageri da. Arazo hau beste hainbat tokitan agertzen da, bata edo bestea aukeratu beharko litzateke.
    • eposta guztiak errepasatu ditut eta aldaketa batzuk egin ditut ... orain arte erabilitako irizpidea: Email -> ePosta email -> eposta
    • dena den, estilo liburua, zalantza atalean jarri dut!! --Mcpatu 21:00, 9 February 2007 (CET)
  • "Erabiltzen duzun posta jasotzeko zerbitzari mota..." -> "Posta jasotzeko erabiltzen duzun zerbitzari mota..."
  • ...Postakutxa Orokorren barnean..." -> "...Postakutxa Orokorraren barnean..."
  • "Idatzi zure eposta hornitzaileak emandako posta bidaltzeko erabiltzaile izena..." -> "Idatzi zure eposta hornitzaileak posta bidaltzeko emandako izena..."
  • "...normalean posta jasotzeko erabiltzailearen berdina..." -> "...normalean posta jasotzeko erabiltzaile izen bera..."
    • azken lau hauek, aldatuta! --Mcpatu 21:10, 9 February 2007 (CET)
Menuak
  • "Fitxategia: Hartu Hurrengo 500 Berrien Mezuak" -> Zer da hau?
    • Imajinatzen dut "Hartu Azken 500 Mezuak" edo horrelako zerbait dela. Hau da, berri-talde batera harpidetzean bertara bidali dituzten azken 500 mezuak jasotzeko da.--3ARRANO 18:42, 24 January 2007 (CET)
    • Bai, horrela da. Ingelesez "Get Next 500 News Messages" jartzen du. --Mcpatu 21:18, 9 February 2007 (CET)
  • "Fitxategia: Prestatu orria: Marjinak eta Buru/Oinak" atalean, "txuria" jartzen duen lekuetan, uste dut "zuria " izan beharko lukeela.
    • Ez al da ba gauza bera?--3ARRANO 18:42, 24 January 2007 (CET)
      • Nik dakidanagatik, "txuri" diminutibo bat da, eta forma nagusia "zuri" da. Euskaltermen eta Elhuyarren ez da "txuri" ageri. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan "txuri* e. zuri" jartzen du, hau da, erabili beharreko forma bigarrena dela.--Assar 20:59, 24 January 2007 (CET)
    • Kate hau toolkit-ean dago (firefoxekin konpartitzen da) beraz aldatu ahal izateko eskaera berezi bat egin beharko genuke ...ez dut uste pena merezi duen ... "egiteke" zerrendan apuntatzen dut hurrengo bertsio handi batean aldatzeko. --Mcpatu 21:22, 9 February 2007 (CET)
      • Ados--Assar 21:56, 10 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Kontu ezarpenak: Kopiak eta karpetak" atalean mezu bat ingelesez ageri da -> "Place replies in the folder of the message being replied to"
    • honela itzuli dut: "Erantzunak erantzun ari garen mezua dagoen karpeta berean gorde" --Mcpatu 21:39, 9 February 2007 (CET)
      • "...erantzuten ari garen..." Assar 21:56, 10 February 2007 (CET)
      • ups arrazoia duzu!! aldatuta!! --Mcpatu 19:46, 11 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Kontu ezarpenak: Hartu-agiriak" atalean, "Ez banago mezuaren Nori edo CC atalean", CC hori aldatu behar da eta "Kopia" jarri
    • aldatuta! --Mcpatu 21:39, 9 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Hobespenak: Orokorra" atalean, "Beti egiaztatu Thunderbird lehenetsiko posta bezeroa den abiaraztean" -> "Abiaraztean beti egiaztatu Thunderbird lehenetsitako posta bezeroa dela"
    • Aldatuta --Mcpatu 21:45, 9 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Hobespenak: Bistaratzea" atalean, "Testu arruntdun mezuak" -> "Testu arrunta duten mezuak"
    • aldatuta --Mcpatu 21:49, 9 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Hobespenak: Pribatutasuna: Antibirusa" atalean, "Baimendu antibirus bezeroak kuarentenan jartzea datozen mezu indibidualak" -> "Onartu antibirus bezeroek datozen mezu indibidualak koarentenan jartzea"
    • aldatuta --Mcpatu 22:56, 9 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Hobespenak: Aurreratua: Eguneraketa" atalean, "Instalatutako Gehigarriak" -> gehigarriak dira, ala hedapenak?
    • Nik uste gehigarriak ondo dagoela. Gogoratu gehigarriak (add-ons) bi multzotan banatzen ditugula: hedapenak (extensions) eta gaiak (themes). Hortaz, bien eguneraketei buruz ari gara, zaku berean hartuta. --Julen 22:26, 24 January 2007 (CET)
    • Horrela da ... ingelesez "Installed Add-ons" jartzen du!
  • "Tresnak:Mezu Iragazkiak" atalean, "Mugitu goruntz" -> "Mugitu Goruntz"
    • aldatuta --Mcpatu 22:56, 9 February 2007 (CET)
Helbide liburuen menuetan
  • "Ikusi: Sailkapen irizpidea: Beruntz" -> Beheruntz
  • "Editatu: Helbideak bilatu" atalean agertzen diren eremuen izenak ez dira koherenteak. Eremu hauek 4 tokitan agertzen dira: alde batetik, beheko taularen eskuineko botoia sakatzen denean ikusten dira; beste batetik, goiko ezkerreko comboan agertzen dira; beste batetik, "Ikusi:Sailkapen irizpidea" menuan; eta azkenik, Helbide Liburuen leiho nagusian agertzen dira. Proposatzen dudan zerrenda:
    • Izena
    • ePosta
    • Bistaratze izena
    • Pantailako izena
    • Erakundea
    • Ezizena
    • ePosta gehigarria
    • Edozein zenbaki
    • Saila
    • Titulua
    • Mugikorra
    • Bilagailua
    • Faxa
    • Etxeko telefonoa
    • Laneko telefonoa
    • Hiria
    • Kalea
      • Saiatu naiz orden pixka bat jartzen eta zuk proposatutakoak erabiltzen, "Pantailako izena" izan ezik ... kasu horretan "Berehalako mezularitzan Izena" jarri dut (honela itzuli dugu orain arte) ... baliteke baten bat pasatu izana, beraz ondo legoke build berri baten gainean berriz errepasatzea!! --Mcpatu 22:56, 9 February 2007 (CET)
  • Txartel berria gehitzen denean, "Kontaktua" fitxan, "Fax" -> "Faxa", eta "Helbidea" fitxan, "Web Orria" -> "Web Gunea"
    • Faxa aldatu dut ... Web Orria ez ... orain arte erabili dugun irizpidea: Web Page -> Web Orria .... Website -> Webgune --Mcpatu 22:56, 9 February 2007 (CET)
      • Ados--Assar 21:56, 10 February 2007 (CET)
Botoietan
  • Bilaketa kutxaren aukeren artean, batek honela dio: "Nori edo Cc", uste dut "Nori edo Kopia" izan behar lukeela
    • aldatuta --Mcpatu 01:22, 10 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Kontu ezarpenak: Diskoko lekua" atalean, "Denak ezabatu, kenduta azken 30 mezuak" ordez, "Denak ezabatu, azken 30 mezuak ezik"
    • Kate hau ez dago zuk proposatutako modura aldatzerik ... kodearen egituragatik bukaera horrelakoa izan behar du: zenbakia mezuak
    • beste proposamenik?
      • Ba "Denak ezabatu, salbu azken 30 mezuak" okurritzen zait, baina aurrekoa bezain fortzatua iruditzen zait...--Assar 21:56, 10 February 2007 (CET)
      • bai, bata edo bestea, antzeko parecido!! --Mcpatu 19:46, 11 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Hobespenak: Bistaratzea" atalean, fitxari "Formatua ematen" deitu ordez, agian hobeto "Formatua" zuzenean
    • Ingelesez "Formatting" jarri dute!
    • Nik behintzat nahiz ingelesez hori ipini hitz bakarreko izenburua nahiago beraz "Formatua" erabiltzearen aldeko Pi
      • "Formatua" orduan ... aldatuta! --Mcpatu 19:46, 11 February 2007 (CET)
  • "Editatu: Hobespenak: Bistaratzea" atalean, "Zabalera finkodun letra tipoa" eta "Zabalera aldagarriko letra tipoa" jarri ordez, "Zabalera finkodun tipoa" eta "Zabalera aldagarriko tipoa" jarri, horrela hobeto kabituko da leihoan
    • zerbait kentzekotan, nik tipoa kenduko nuke ... zer deritzozue? --Mcpatu 22:56, 9 February 2007 (CET)
      • Arrazoia daukazu--Assar 21:56, 10 February 2007 (CET)
      • Nik ere "abalera Finkodun/aldagarriko letra" nahiago Pi
  • "Aurrera" jartzen duen botoiak "Birbidali" izan behar luke, botoiaren tooltip-ean "Bibidali hautatutako mezuak" jartzen du
  • "Etiketa" botoian, lehen aukera ingelesez dago: "Remove All Tags"
    • bi hauek nik deskargatutako buildean ez ditut topatu ... agian aurretik konpondutako akats bat zen ... probatu zenezake build berri batekin?
    • hemen sortzen dira egunero build berriak ... thunderbird-2.0pre izena duena deskargatu beharko zen
      • Arrazoia daukazu berriro ere, aurreko build-a ari nintzen begiratzen. 2.0pre-n ondo daude bi hauek--Assar 22:23, 10 February 2007 (CET)