NolaErabiliRiot

Librezale.eus(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Azter dezagun Riot Web bezeroa:

LibrezaleMatrix.png

Hau Librezale gela da

Ezkerreko zutabea:

  • 0 Azpiko gelak iragazteko (ez da bilaketa orokorra)
  • 1 Nire gogoko gelak
  • 2 Txat zuzenak
  • 3 Ni partaide naizen beste gela batzuk
  • 4 Gela gehiago (talde hau itxita dago, besteak ere itxi daitezke geziari emanez)
  • 5 Bisitatu ditudan azken gelak

Beheko botoiak: Hauek gero

Erdiko zutabea

Librezale gelako elkarrizketa da.

Goian minimizatuta dagoen Etherpad trepeta bat ikusten da. Etherpad kolektiboki testuak lantzeko tresna oso erraz bat da.

Espazio gehien hartzen duena elkarrizketa da, Markdown onartzen du, irudiak, bideoak, aurrebistak egiten ditu...

Beheko partean zuk idazteko tokia dago.

Eskuineko zutabea

Gelako partaideak ikusten dira. Goiko botoiek gelara bidalitako fitxategiak ikus ditzaket eta gela honetan niri egindako aipamenak. Beheko botoiarekin partaide berri bat gonbida dezaket.

Ezkerreko zutabeko beheko botoiak:

  • Riot web bezeroaren hasiera orria. Matrix sareari eta Riot bezeroari buruzko gelen bilduma bat.
  • Banakako txat bat hasteko.
  • Gelen direktorioa: ikertzea merezi du eta, gehiena, software libreari buruzko eztabaidak dira. Goian eskumako botoian IRC zerbitzari bat aukeratuz IRC gelak ere ikusi daitezke, eta parte har daiteke.
  • Gela berri bat sortzeko
  • Komunitateak. Komunitate batek hainbat gela izan ditzake
  • Ezarpenak