MozillariBuruz

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Orri honetako edukiak zaharkituta daude edo akatsak egon daitezke, beraz informazioa ez da erabat fidagarria.

ZER DA MOZILLA?

SARRERA

Mozilla interneterako software edo aplikazio sorta potente bat da. 1998. urtean Netscape entrepresak bere Netscape Communicator nabigatzailearen kodea askatu zuenean hasi zen mozilla proyektua. Bere inguruan komunitate zabal bat sortu da geroztik eta egindako hobekuntzak direla eta gaur egungo nabigatzaile onenetakoa izatera iritsi da. Estandarrak hobekien errespetatzen duen nabigatzailea da, abiadura handia lortzen du eta plataforma ezberdinetara egokitzeko diseinatua dago. Software irekia izateak 94 hizkuntzetara itzultzea ahalbideratu du, eta aurrean daukazuna euskarazko bertsioa da.

Hemen aurrean dezun paketea Mozilla Application Suite 1.5 bertsioa da. Bere barruan nabigatzailea, posta/berri-talde bezeroa, helbide liburua, web orriak egiteko HTML editore bat eta irc bezero bat dakar. Programa ezberdinak irekitzeko "Lehioak" atalean dezu aukera. Aplikazio ezberdinen konfigurazioa oso erreza da eta egiteko bidea "Edizioa->Hobespenak".

Gainetik azalduko ditugu beraien berezitasun edo ezaugarri nagusiak:

NABIGATZAILEA:

  • Fitxetan nabigatzeko aukera: Leiho asko ireki nahi baditugu, informazio bilaketan adibidez, fitxa berriak irekitzen egin dezakegu nabigatzailearen orri nagusitik mugitu gabe "Fitxategia->Navigator fitxa".
  • Laster-marka edo esteken gestio erreza. Adibidez fitxategi multzo bat gorde dezakegu laster-marka batean interesatzen zaigun web orri multzo bat gorde nahi badegu. Gainera aurrez internet explorerren bidez gordeta ditugunak erabiltzeko aukera ematen digu.
  • Popup-ak blokeatzeko gai da: Popup-ak web orri batzutan sartzean irekitzen diren beste leiho gogaikarri horiek dira, plublizitatea kasu gehienetan. "Tresnak->Popup kudeatzailea"an begiratu.
  • Hitz ezkutuak gorde eta kudeatzea oso erraza da.
  • Google edo beste bilatzaileetan bilaketa automatikoa helbide barraren bidez: Helbide barran bilatu nahi dituzun hitzak sartu eta eskubiko botoiari sakatu ezkero (linux bidez) edo azpian azaltzen den "bilatu..." zampatuz konfiguratuta dagoen bilatzailean egingo du bilaketa, googlen defektuz.
  • Segurtasun arazo gutxi izan ditu birus kabi den Microsoft internet explorer-ekin alderatzen badugu.


POSTA ETA BERRI-TALDEEN BEZEROA

Posta edo berri-taldeetako mezuak editatu, bidali, jaso eta kudeatzen ditu.

  • Kontu ezberdinak kudeatzeko gai da. Konfigurazioa oso erreza da zure posta zerbitzariaren zenbait datu behar dituzu soilik. Hor doa konfigurazioa egiteko oinarrizko adibide bat:

Kontu izena: pribatua e-posta: pellojoxepe@euskalerria.org Zerbitzari mota: POP posta zerbitzaria Zerbitzari izena: posta.euskalerria.org Saioa hasteko izena: pellojoxepe Ataka: 110

Bidaltzeko zerbitzaria (SMTP):

Zerbitzari izena: posta.euskalerria.org Ataka: 25 Erabiltzaile izena: pellojoxepe

Naiz eta kontu ezberdinak izan, bidaltzeko SMTP zerbitzari bakar bat nahikoa du.

Lehenengo aldiz martxan jartzean eskatuko dizkizu datu hauek baita hitz ezkutua ere, baina aurrerago zerbait aldatzeko "Edizioa->Posta eta Berri-taldeen kontu ezarpenak" atalean aurkituko dezu.

  • GPG bidez mezuak ekriptatuta bidali: Nola jakin zihur nork bidali dizun mezu bat? Norbaitek ez duela mezua irakurri eta aldatu zuregana iritsi aurretik? Mezuak internetez era guztiz inseguro batean bidaltzen dira eta esperientzia pixkat duen edonork barauek irakurtzeko aukera du. Honi aurre egiteko mezuen zifraketa da aukera eraginkor bakarra. GPG programa istalatuta eduki behar dezu. Gehiago jakiteko zoaz hona.
  • Filtroak egitea oso errezana da: Posta zerrenda ezberdinetara izena emanda zaudela eta iritsi orduko posta automatikoki saikatu nahi dezula, edo zure maitearen posta karpeta berezi batean eduki nahi dituzula lanekoetatik aparte, ba horretarako dituzu filtroak. Helbide, mezu edo gaiaren arabera automatikoki sailka dezakete filtroek zure posta.
  • Spam kontrola: Spam posta mezuen bidez jasotzen degun publizitate gogaikarria da. Spam kontrola gaituta badezu, honelako mezu bat jasotzean, spam bat dela adierazten badiozu aplikazioari, pixkanaka ikasten joango da eta berarekin zer egin aukera ematen dizu. Zuzenean zakarretara botatzeko esan diezaiokezu edo eta spam karpetan gorde dezala egun pare batez, zuk ikusi arte benetan publizitatea dela eta gure programatxoak ongi egiten duela bere lana frogatu arte.
  • Microsoft Outlook Express-arekin alderatuz birusek sartzeko askoz ere zailagoa dute, aplikazioak ez baitu gure baimenik gabe mezuko inongo agindurik abioan jartzen


HELBIDE LIBURUA

Gure lagun edo kontaktu guztiak kudeatzeko tresna da. Jaso eta bidaltzen ditugun mezu guztien helbideak automatikoki jasotzeko aukera dugu, berain helbideak ez ahazteko eta idazteko orduan lana errezteko. Bakoitzaren fitxa pertsonal bat ere egiteko aukera degu, izenak, telefono, bizileku... bertan idatziz. Outlook express, netscape edo erabiltzen dezun beste helbide liburuak esportatzeko aukera du "Tresnak->Esportatu". Posta bezeroarekin batera erabiltzeko tresna garrantzitsua.

COMPOSER

Web orriak egiteko HTML editore simple bat da. Ez du web orri profesionak egiteko balio, baino gure lehen orrialdeak egiteko programa egokia da.

CHATZILLA: IRC bezeroa

Gaur egun jendeak badaki zer den txateatzea eta berehalako mezularitzak indarra hartu du messenger dela eta. Baina bada beste sistema bat interneten aspalditik funtzionatzen duena eta bere berri gende gutxiagok duena. Messenger eta antzeko programek zuk aukeratzen dezun pertsonekin hitzegiteko aukera ematen dizu, beraien helbidea programan sartzen badezu. IRCaren funtzionamentua ordea bestelakoa da eta irekiagoa. Lehenik IRCa duen zerbitzari batera sartu behar zara eta ondoren gaien arabera sailkatutako kanal batean, IRCak bertan dagoen gendearekin solasteko aukera ematen dizu. Ehunka zerbitzari eta milioika kanal daude norberaren interesen arabera deskubrituak izateko. IRCa erabiltzen dutenei esan Chazilla ez dela Xchat edo Mirc bezalako programa intuitiboa, zenbait agindu jakitea beharrezkoa da, baina behin ikusi ezkero oso errezak direnak.

Adibidez:

idatzi behean: /server irc.*****.org (eman return-eri)

Zure ezizena idazteko aukera emango dizu. Pellojoxepe (adibidez)

/join #**** (eman return-eri)

eta #**** kanalean sartzen zara, eskubi aldean konektaturik dagoen gendearen ezizena ikusiko dezu. Momentu hontatik aurrera idazten dezuna kanalean dagoen orok jasoko du.

Ezaugarriekin amaitzeko esan beharra dago programatzaileetzat ere oso interesgarria dela mozilla nabigatzailea, baina hauek seguru bazutela beraren berri lehenago eta ez dutela gure azalpenen beharrik.

KONTRAINDIKAZIOAK

Mozilla suitek jasotzen duen kritika bakarra beste nabigatzaile batzuekin alderatuz abioak irauten duen denbora da, hau ordea ulertzekoa da, Mozilla ez baita nabigatzaile hutsa, bertan aurrez azaldutako progama gehiago ditu. Soilik nabigatzaile arin eta indartsu bat nahi duenak Mozilla firebird euskeraz izateko aukera izango du laister, lagundu nahi?

Web orri batzuk itxurosoagoa egiteko html kodea erabiltzeaz gain beste teknologia batzuk erabiltzen dituzte (flash, java...). Orri hauek ondo ikusteko ezinbestekoa da nabigatzailean plugin delakoak gehitzea, teknologia bakoitzeko bat. Plugin hauek ordea ez dira normalean software librea izaten, beraz Mozillak ez ditu aldez aurretik jarrita izaten. Baina behar direnean jartzeko aukera ematen du. Istalatuta dituzun pluginak ikusteko "Laguntza->Plugin-ei buruz" aukeratu.

Batzutan naiz eta plugin guztiak jarrita eduki orria ez da ongi ikusten. Hau ordea ez da Mozillaren arazoa, sartu zaren orriak estandarrak egoki ez erabiltzearen ondorioa da. Estandarrak beharrezkoak dira entrepresen interesen gainetik sareak ondo funtziona dezan. Askotan ezjakintasunak sortzen ditu arazo hauek eta orriko arduradunari mezu bat bidaltzearekin arazoa konpontzen da. Beste batzutan erantzuna bestelakoa izaten da. Denok arduratu behar gara estandarren garrantziaz, beraz honelako kasu batekin topo egiten badezu salatu ezazu librezale.eus-eko foroan.

EZ DIAT EZER ULERTU, LAGUNTZA!!!!

Laguntza txiki honek ez badizu sortu zaizun konfigurazio arazoari aurre egiteko balio, "Laguntza->Laguntzaren edukia" begiratu dezakezu eta bertan seguru aurkituko dezula zerbait. Baina eskuliburuak gorrotatzen dituen horietakoa bazara edo eta ez badezu bertan ezer aurkitzen, librezaleko forora urbildu eta bertan zure zalantza azaldu, seguru norbaitek lagunduko dizula. Zure trebezia ere erakutsi dezakezu eta laguntza behar duen norbaiti zuerea eskeini. Animo.