Migrazioa

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Libre izateko Migrazio Gida


Zertarako Libre izan?


  • Euskalduna izateko
  • Multinazionalen “kapritxo” eta erabakietatik libre egoteko.
  • Multinazionalak 'euskalduntzeko'
  • Jakintza elkarbanatuz, garapena laguntzeko.
  • Bertoko ekonomia sustatzeko.

-

Zer da Libre izatea?


  • Formatu irekietan lan egitea.
  • Software librea erabiltzea.

-

Formatu Irekiak


Irekiak badaude, itxiak era egon behar. Arazoa betidanik formatu itxiekin bizi izan garela da eta ez diegula garrantzirik ematen. Baina.....


  • Onartuko zenuke telebista erosi eta kate batzuk bakarrik ikustea, berarentzat bakarrik eginak?
  • Onartuko zenuke liburu bat erostean editorial horretako betaurrekoekin bakarrik irakurri ahal izatea?

-

Migrazioa = libre izateko ibilbidea


Nire anaiak ez du migratu beharrik izan. Lehen ordenagailua erosi eta lehen egunetik dena librea izan du. Beraz bere informatika bizitza librea izan da. Ez arazorik gabea, baina lehen ordenagailua erosi eta erabiltzen hasi den nork ez du arazorik izan?


Migrazioa windows/Mac ordenagailuen erabiltzaileek libre izateko egin beharreko ibilbidea litzateke. Ez dago nekerik gabeko ibilbiderik. Mendira igotzea nekagarria da, baina mendira igo dugun ia denok argi daukagu nekeak merezi zuela. Nire errespetu osoa inoiz mendira joan nahi ez dutenei.


Aldaketa guztiak esfortzu bat eskatzen dute. Windows XPtik windows Vistara edo windows 7ra aldatzeak eskatzen duen bezalaxe, baina hobetzearen itxaropenak esfortzu hori egitera bultzatzen gaitu.


Libre izatera pasatzea merezi duen esfortzu bat da.


Gida honetan ibilbide hori ahalik eta erarik hoberenean eramateko jarraibideak ematen saiatuko gara.

-

Lehen urratsak:


  1. Sistema aldatu gabe formatu irekiak eta programa libreak.

Gnu/linux ez da software libre bakarra. Software librera bidaiako helburu geltoki bat da, baina aurrez pauso garrantzitsuak eman daitezke. Esan bezala, aldaketa guztiak esfortzu bat eskatzen dute eta hobe da poliki-poliki aldatuz pozik eta zoriontsu eltzea azken geltokira.

Badira Anboto korrika igotzen dutenak, baina mendi lasterketatan arituak ez bagara hobe da poliki-poliki bide egokienetik igotzea, aurrez beste mendi txikiago batzuk igotzen prestaketa eginez.

Horregatik, nire proposamena ondorengoa da: Lehenik urrats errazak eman non, software librearen kalitatea eta abantailak ikus daitezkeen.

Lehen pausoa internet nabigatzailea:

  • Firefox

Nabigatzaile hau euskalduna da, eta gehigarrien bitartez besteek eskaintzen ez dizuten hainbat abantaila nabarmen dituzu. Zuzentzaile ortografikoa: Euskara eta inguruko hizkuntza guztien zuzentzaile ortografikoak dituzu eta honela interneten idazten duzuna zuzen egiten duzula ziurta dezakezu. Edertasuna: milaka "gai" daude, nabigatzaileak zure gustuko itxura izan dezan. Tresnak: asko daude baina "euskalbar" gehigarria probatzean ez duzu gehiago paperezko hiztegirik erabiliko.

Bigarren pausoa Posta bezeroa:

  • Thunderbird

Gero eta internet bidezko posta gehiago erabiltzen den arren, oraindik askok posta bezeroak erabiltzen ditugu. Thunderbird outlook express postaren parekoa da, euskalduna eta librea. Postarekin egutegi kudeaketa ezinbestekoa baduzu, ligthning gehigarria instalatu diezaiokezu eta posta bezero hau Microsoft outlook postaren antzerako zerbitzuak emango dizkizu.

Hirugarren pausoa ofimatika paketea:

  • Openoffice.org

MS office paketearen parekoa duzu. Testuak, kalkulu orriak, aurkezpenak... etab egiteko tresna. Hainbat urte daramatzat laneko lan profesionalak honekin egiten eta ez dut MS office beharrik sumatu.


Hiru pauso hauek errazak dira eta batera eman daitezke. Hiru pauso hauek eman ondoren denbora hartuko nuke tresna hauekin elkarbizitza emankorra izatera. Ez duzu hilabete asko beharko, baina aldaketa eman zenuela sentitzen duzunean, aldaketa iraganekoa dela sumatzean hurrengo aldaketarako prest zeundeke.

Ordenagailuan ematen duzun denbora gehiena zein programa duzu zabalik? Nabigatzailea? Ofimatika programak? Posta elektronikoa?