Mailman itzultzeko argibideak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Orri honetako edukiak zaharkituta daude edo akatsak egon daitezke, beraz informazioa ez da erabat fidagarria.

Begiratu hemen informazio gehiagorako.


Adibidea

Mailmanek portuges (pt) hizkuntza erabiltzea (itzuli gabea) nahi dugula pentsa dezagun:

- $prefix/templates/en/* -n dauden txantiloiak itzuli behar badituzu, Beste hizkuntza batetatik itzultzea errazago egiten bazaizu itzulitako txantiloi guztiak $prefix/templates/* karpetan daude.

- Itzultzeko kateak dituzten fitxategiak aukeratu, hau da, jatorrian _"..." dutenak.

  $ find $prefix -exec grep -l "_(" {} \; > $prefix/messages/pygettext.files

- pygettext.files fitxategiko, *pyc edo *py fitxategiak kendu.

  $ cd $prefix/messages
  $ $prefix/bin/pygettext.py -v `cat pygettext.files`
  $ mkdir -p pt/LC_MESSAGES
  #
  # Ez zen ideia txarra izango (kasu honetan) README.en  README.pt-ra itzultzea :-)
  #
  $ mv messages.pot pt/LC_MESSAGES/catalog.pt

- catalog.pt itzuli. - mailman.mo sortu:

  $ cd $prefix/messages/pt/LC_MESSAGES
  $ msgfmt -o mailman.mo catalog.pt

- Defaults.py fitxategian LC_DESCRIPTIONS aldagaietan lerro bat gehitu: LC_DESCRIPTIONS = { 'es': [_("Spanish (Spain)"), 'iso-8859-1'],

                   'pt':     [_("Portuguese"),       'iso-8859-1'], <----
                   'en':     [_("English (USA)"),    'us-ascii']                                                                              }

- $prefix/templates/pt/* karpetan gorde itzulitako txantiloiak - Jada hizkuntz berria ezarri dezakegu maimanen:

  $ mv tmp catalog.pt; rm messages.pot
  $ msgfmt -o mailman.mo catalog.pt

Itzultzailearen oharra. Jadanik ez da azken pausu hau eman behar Hizkuntza berria mailmanen erabili ahal izateko.



Katalogoa eguneratzeko eginbeharrak:


-Lehenago argitu dugun bezala katalogo berria sortu eta originalarekin parekatu. Parekatzeko:

  $ cd $prefix/messages
  $ $prefix/bin/pygettext.py -v `cat pygettext.files`
  $ mv messages.pot pt/LC_MESSAGES
  $ cd pt/LC_MESSAGES
  $ berdina egiten duen beste aplikazio bat ere badago: 'msmerge'
  $ tupdate messages.pot catalog.pt > tmpygettext.files 
  1. mezu zaharrak tmp fitxategiaren azkenaldean komentaturik agertuko dira
  2. mezu berriak itzultzeke geratzen dira
  $ vi tmpygettext.files
  1. mezu berria itzuli
  $ mv tmp catalog.pt; rm messages.pot
  $ msgfmt -o mailman.mo catalog.pt

Itzulketa berri bat bidaltzeko argibideak

Mailman proiektuaren edozein hizkuntzako itzulpenak bidaltzea eskertzen dugu horrela edozein zuk egindako lanaz baliatu daiteke. Noski eginiko edozein lan, Mailmaen dokumentazioaren barnean publikoki ezagutarazia izango da. Hauek dira itzulketa berri bat bidaltzeko egin beharrekoak.

Hoberena tar fitxategi batetan <barry@zope.com>-ri bidali. Pakete hau CVS erroan ireki ahal izateko prestatuta egon behar da.

Zure 'tar' fitxeroak bi karpeta izan beharko lituzke, barnean itzulitako hizkuntzaren (xx) fitxategi guztiak egon behar direlarik:


       templates/xx
       messages/xx

templates/xx karpetan kokaturik egon behar dira txantiloiak, ingeleseko bertsiotik (hau izango da beti eredutzat hartu beharrekoa) itzulitako txt eta html fitxategi guztiak.

messages/xx karpetan LC_MESSAGES deituriko karpeta bat egon beharko litzateke eta honen barnean mailman.po fitxategia, hau da zure hizkuntzaren katalogoa. Ez bidali mailman.mo fitxategia hori sortzeaz gu arduratuko bait gera.

Hori da dena funtsean, README fitxategi bat gehitu nahi badiozu itzulketari, README.xx bezala izendatu eta messages/xx/LC_MESSAGES karpeta barnean kokatu behar duzu.

'tar' fitxategia eposta bidez bidal diezakiguzu. Itzulketa lehenengo aldiz bidaltzen baduzu Defaults.py fitxategiko add_language() aldagaietan zer jarri behar dugun zure hizkuntzarako.