LiloKonfigurazioa
__Lilo-rekin jolasean__
Lilo Abiaratze Kudeatzaile bat da, hau da, ordenagailua martxan jartzen denean dituzun diska eta sistema eragile guztien artetik zer, nondik eta nola abiarazi kontrolatzen duena. Berak arrankearen kontrola hartzen du eta gero erabakitako sistemari pasatzen dio. Dokumentu honetan ez dut aztertuko abiarazte prozesua, baina
__Konfigurazio fitxategia__
Liloren aukerak /etc/lilo.conf fitxategian daude. Adibide bat (soberan dagoena kenduta):
lba32 boot=/dev/hda ----> Zein diskotik abiarazi behar den adierazten du. root=/dev/hda7 ----> Linuxen zein izango den goi mailako direktorioa (hazia - \) daukan partizioa. install=/boot/boot-menu.b map=/boot/map
delay=20 ----> Aukera ezberdinak erakusten zenbat denbora eman behar duen hasierako menuan. prompt timeout=150 vga=normal default=Linux ----> Defektuz abiarazi behar duen sistema eragilea (Label-ek aierazten duen izena).
Abiarazteko momentuan aurkezten diren aukerak Linux Sistementzat image=/vmlinuz ----> kernel fitxategiaren kokapena
label=Linux ----> Aurkeztu behar den izena read-only
image=/vmlinuz.18
label="Linux 2.4.18" read-only optional
Linux ez den sistema bat other=/dev/hda1 ----> Abiarazi behar den partizioa
label="Windows(hda1)" ----> Aurkeztu behar den izena
__Aldaketak martxan jartzen__
Behin konfigurazio fitxategia moldatu duzula aldaketak martxan jartzeko hurrengo komandoa erabili:
lilo -v
Berriz abiaraztean Lilo-ren menuan ikugai izango dituzu aldaketak.
__Windows ere martxan nahi dut__
Windows-ek ez daki zer den Lilo, baina lilo-k ba daki zer den windows. Kasu hoberenean Windows-ek bere abiarazte kudeatzaile propioa instalatu dezake. Modurik errazena eta seguruena Linux eta Windows ordenagailu berean izateko aurretik windows instalatzea da eta Linux instalatzerakoan lilo berak dituzun beste sistema guztiak ikusi eta konfigurazio fitxategian sartuko ditu.
Nahiz eta bertan sistemarik ez izan dituzun partizio guztiak beste mota bateko sistema bat bezala ikusiko ditu eta "other" bezala definituko ditu. Soberan daudenak kendu lilo.conf fitxategitik eta aldaketak aplikatu dezakezu orduan. Kontuan izan dokumentuak gordetzeko bakarrik duzun partizioan ez dagoela sistemarik eta horretatik abiazten saiatzen ba zara errorea jasoko duzu.
__Egilea__
Jordi Blasi - librezale.eus
Dokumentu honek nire esperientzia pertsonaletik, Internetetik eta ingurukoengandik ikasitakoaren laburpen da. Eta gainera euskeraz. Uste dut ni negoen egoeran dagoen batentzat balioagarria izan daitekela. Kontatzen dudan moduan niri funtzionatu ba dit ere hainbat arrazoiengandik zure kasuan ezberdin gertatu daiteke. Ez gero bota niri errua. Dokumentu hau libreki zabaltzeko, inprimatzeko, eraldatzeko, eta (posible balitz) hobetzeko baimena daukazu. Proposamenik baldin ba duzu librezaletik pasatu eta bertan gustora hartuko dugu.