KernelKonpilazioa

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

a Demontre!!!

__Kernela konpilatzen Debianpean__

Edozein modulo berezi kernelera gehitu edo kendu behar izanez gero (zuk jakingo duzu zein, beste lekuren batean irakurrita agian) edo bertsio berriago bat instalatu nahi ba duzu hemen dira, laburbilduz, jarraitu behar dituzun pausuak.

__Iturburu kodea lortu eta moldatu__ http://www.kernel.org -en ba dituzu eskuragarri hainbat bertsio. Hasierako orrian adierazita dago zein den momentuko azken bertsio egonkorra. "The latest stable version of the linux kernel is 2.4.22" (hau idazteko momentuan). Hori jakinda joan http://www.kernel.org/pub/linux/kernel/ helbidera eta bertan joan direktorioak jeisten nahi duzun bertsioa topatu arte. Azkenean linux-2.4.22.tar.gz (edo beste bertsio bat) izeneko fitxategia deskargatu /usr/src/ direktoriora. Hor bertan deskonprimitu.

   tar -xvfz linux-2.4.22.tar.gz

edo

   gzip -d linux-2.4.22.tar.gz 
   tar -xvf linux-2.4.22.tar 


linux-2.4.22 izeneko direktorio bat sortu da. linux izeneko esteka sinboliko bat sortu hor bertan. Izen horrekin beste estekaren bat baldin ba dago ezabatu lehenago.

   ln -s linux-2.4.22 linux 


__Beharrezko softwarea instalatu__

   apt-get install tk8.2 make gcc bin86 libc6-dev kernel-package libncurses5-dev


__Kernela konfiguratzeko tresna__

Hainbat tresna daude kernela konfiguratzeko. Hauek /usr/src/linux-etik abiarazi behar dituzu. Textu moduan egiteko:

   make menuconfig 


Modu grafikoan (KDE, Gnome, ...) egiteko hurrengoa abiarazi:

   make xconfig

Purista bat bazara edo aurrekoekin arazorik baduzu:

   make config         


Agertuko zaizkizun aukeretan zer erantzun behar duzun egin nahi duzunaren arabera topatu beharko duzu. Zalantzarik bazenu bertako laguntza nahiko lagungarria da.

Aukerekin bukatzerakoan gorde eta atera.

__Konpilatzen__

Behin konfiguratuta eta gordeta daukazula berez kernela konpilatzeari ekin behar diozu:

   make-kpkg clean 
   make-kpkg --revision=786:NireKernela2.4.22 kernel_image 


"786" eta "NireKernela2.4.22" askatasunez zehaztu ditzakezun bertsio zenbakia eta kernelaren izena dira. Asken pausu honek ordenagailuaren eta aukeratutakoaren arabera denbora luzea emango du (minutu batzuetatik hainbat ordutara).

__Kernela instalatzen__

Konpilazioa bukatzen denean /usr/linux/ direktorioan kernel-image-2.4.22_NireKernela2.4.22.deb (edo antzeko zerbait) izeneko fitxategi bat izango duzu. Hau debian instalazio pakete normal bat da eta horrela instalatu beharko duzu:

   dpkg -i kernel-image-2.4.22_NireKernela2.4.22.deb 


Boot diskete bat sortu nahi duzun galdetuko du. Ez da beharrezkoa baina batenbat izatea komeni da.

Lilo aldatu behar duela adieraziko dizu eta baietz esanda prest egongo da. Ordenagailua berabiarazi eta ba dago eginda. Hasieran Linux (kernel berria) eta LinuxOld (kernel zaharra) izeneko aukerak agertuko dira, badaezpada.

__Eta guztia pikutara ba doa?__

Zerbait ondo ez ba da joan, .deb fitxategia ezabatu, eta guztia berriz egin. Instalatzerakoan /lib/modules/ pean direktorio bat ezabatu behar duzula esango dizu. Gelditu instalazioa, ezabatu eta berriz egin. Kontutan izan honekin ordenagailua abiarazteko erabiltzen duena aldatzen duzula, eta zerbait ez ba duzu ondo egiten ezin martxan jarrita geratu daiteke. Debian-en lehen diskoa arrankea "rescue" moduan egiteko aukera ematen dizu eta horrela kernela berkonpilatzeko aukera ematen dizu.

__Egilea__ Jordi Blasi - librezale.eus Dokumentu honek nire esperientzia pertsonaletik, Internetetik eta ingurukoengandik ikasitakoaren laburpen da. Eta gainera euskeraz. Uste dut ni negoen egoeran dagoen batentzat balioagarria izan daitekela. Kontatzen dudan moduan niri funtzionatu ba dit ere hainbat arrazoiengandik zure kasuan ezberdin gertatu daiteke. Ez gero bota niri errua. Dokumentu hau libreki zabaltzeko, inprimatzeko, eraldatzeko, eta (posible balitz) hobetzeko baimena daukazu. Proposamenik baldin ba duzu librezaletik pasatu eta bertan gustora hartuko dugu.