Kamiseta
Librezale.eustik
Librezalen kamiseta bat egiteko nahian gabiltza ... hainbat ideia eta proposamen desberdin dauzkagu, bai deiseinurako, bai inprimaziorako ... bildu ditzagun proposamen guztiak orri honetan!
Txopik librezale posta zerrendan idatzitako mezu batean aipatutakoa:
Nire ustez irudien prestaketarako irizpideak ez daude oso argi. Kamixetak Udondo Gaztetxean egin nahi baditugu, irudia kolore bakarrean (edo asko jota 2 koloretan) izan behar da. Serigrafia guk geuk egiteko asmoa daukagunez eta horrelako kontuetan esperientziarik ez daukagunez, diseinu zenbat eta konplexuagoa izan, orduan eta kamixeta gehiago aterako zaizkigu txarto. Kolore bakarra bada, nik uste lortuko dugula :-)
Kamixetak denda profesional baten egiten baditugu, xehetasun hauetaz ez dugu arduratu beharko baina ekimen honen helburua, besteak baste, Librezalerentzako diru pizkat lortzea da eta kamixetak guk geuk gaztetxean eginez da diru gehien lortzeko era.
Ikusten duzunez, dena dago irekia (kolore kopurua, kamixeten kolorea, neurriak, kopurua, lekua) baina gutxi-gutxika gauzak lotzen joango garela espero dut.
Hasierako ideia ... Jonek posta zerrendara bidalitako diseinua:
Txopik beranduago egindako proposamena:
Txupeteren diseinua:
Txupeteren diseinua, leloa aldatuta:
Norbaitek flickr-en zintzilikatutako diseinua:
Dabintxiren anaiaren proposamena: