Gorkaazk

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Librezale taldearen berri duela urte batzuk izan nuen, 2007an, 2008an edo. Hasieran Mozilla Firefox euskaraz deskargatu egiten nuen nire eskutik pasatzen ziren ordenagailu guztietan, besterik gabe. (+ Euskalbar,+ Xuxen...). Geroago softwarea euskaratzea hain zaila ere ez zela ikusi nuen Wikispaces euskaratzen.

Librezaleko zerrendan izena eman nuen ea kuxkuxeatzen zerbait ikasten nuen. Hortik ikasi nuen software euskaratzekotan hobe dela ahaleginak software librean jartzea. Ning sareko baldintzak aldatzea, esate baterako, lezioa berretsi zidan. Hala eta guztiz ere, jarraitzen dut Wikispaces euskaraz mantentzen, haiek hezkuntzakoei doaneko eta publizitaterik gabeko zerbitzu ona eskaintzen diguten bitartean behintzat. Eta, dena esan behar, lanean, ezinbestean, software pribatiboa pairatzen dut (baina aspaldi honetan, nire eskuetatik igarotzen den ordenagailu guztietan ez Firefox bakarrik, Ubuntu pakete osoa instalatzen dut).

Nire ikasleen motibazioa sustatzeko blog batzuk sortu izan ditut. Lehenengoa Interneteko Aro Ilunaren lanbroan galdu zen. Nireblog sarearekin batera desagertu baitzen. Oraindik ere badut noiz edo noiz purrustadak non bota, basamortuko profetak legez.




Eguneraketa

Goiko testu hori 2010. urtekoa da. Sei urte beranduago irakurri eta denboraren perspektibak ematen duen ikuspegiarekin ene buruarendako apunte batzuk.--Gorkaazk (eztabaida) 23:52, 10 Azaroa 2016 (CET)

  • Aspaldian utzi nion wikispaces euskaraz mantentzeari, aspaldian itxi ziguten Wikispaceseko jabeek euskaratzaileoi euskaratzen segitzaeko atea. Wikispaces euskaraz erabiltzen jarraitzen dut baina itzulpenak egiteko atea itxita egon da azken urteotan. Posta elektroniko batzuk bidali nizkien eta erantzun ere ez, edo erantzun lanbrotsuak. Egun, wikispacesen berrikuntzak sartzen dituztenean euskaldunok ingelesez ikusten ditugu. (Ahaleginak software librean jartzeko beste arrazoi bat).
  • Aspaldian utzi nion Hezkuntza sistema publikoan Linux erabiltzeari. Etsita. Hezkuntzako inguruko kide guztiek Windows erabiltzen dute eta Linux erabiltzeko, nik bakarrik ene inguruan, alferrikako ahalegina izango zelakoan etsi egin nuen. Dena den etxean urtetan ibili naiz hainbat Linux distrorekin oso pozik.
  • Segitu dut urtean ikasleekin eta ikasleentzat wikiak eta blogak sortzen eta horien erabilpen didaktikoa egiten: bihardaberandu, egunsentiederra, harpausoak... wordpress.com, wikispaces.com dozena erdi bat blog eta 44 wiki zenbatu ditut... Ikasle batzuk entretenitzeko balioko zuten, agian.