Firefox3/Estiloa
Librezale.eustik
Aurreko Firefox bertsioen euskaratze lana nahiko kaotikoa izan da. Batetik, terminologia aldetik ez da inolako adostasunik lortu. Bestetik, ez da inolako estilo-araurik jarraitu. Orrialde honetan Firefox3rako egin beharreko aldaketak zehaztuko dira.
Letra larri/xeheak
Orain arteko irizpidea ingelesez zeuden bezala mantentzea izan da. Baina euskararen eta ingelesaren arauak ez datoz bat.
| Firefox 2 | Firefox 3 |
|---|---|
| Web Bilaketa | Web bilaketa |
| Firefox(r)i Buruz | Firefox(r)i buruz |
| Leiho Berria | Leiho berria |
| Oinarrizko Orrialde Estiloa | Oinarrizko orrialde estiloa |
| Eguneratze Automatikoaren Egoera | Eguneratze automatikoaren egoera |
Aditza aurretik
Agindu bat adierazten duen testu bat badugu, argiago geratzen da ekintza aurretik jarrita. WordPress 2.3ren itzulpena zela-eta posta-zerrendan jasotako aholkuaren baitan dago hau.
| Firefox 2 | Firefox 3 |
|---|---|
| Alboko Barran Erakutsi | Erakutsi alboko barran |
| Eguneraketak Bilatu... | Bilatu eguneraketak... |
| Leihoa itxi | Itxi leihoa |
| Laster-marka Egin... | Egin laster-marka... |
| Pasahitzak Erakutsi | Erakutsi pasahitzak |