EdukiakJabetzaPublikoan
Mozillaren Common Voice proiektuan euskara martxan jartzeko lanerako orria.
Edukiak
Motibazioa
Proiektu honen jatorriari, zergatiari eta motibazioari buruz gehiago jakiteko:
- Txopik 2018-10-20an Librezaleko posta-zerrendara bidalitako e-postan.
- Mozillaren proiektuaren aurkezpenean.
- Common Voice proiektuaren webgunean.
- Common Voice proiekturako Librezale wiki honetan sortutako CC0-PD esaldiak.
Euskara "Martxan" egoeran jartzeko betekizunak
- Proiektuaren webgunea euskaratzea.
- Pontoon bidez egiten da
- % 83an dago (2018-10-21ean eguneratua)
- 5.000 esaldirekin osatutako datu-sorta prestatzea. Bildu beharreko esaldiek betekizun hauek dituzte:
- Jabetza publikoan egon behar dira (edo CC0 lizentzia izan behar dute).
- Euskara batuan idatziak egon behar dira.
- Hiztegi aberatsa izatea.
- 5-10 hitzen osatuak egon behar dira gehienak.
- Hitz gutxiagoko esaldiak egon daitezke, izan ere esaldi batzuk laburrak izan ohi dira, baina gutxienekoak izan behar dira.
- Hitz gehiagoko esalditik ezin da egon, grabaketak gehienez 10 segundokoak baitira eta hitz gehiegi egonez gero jendeari ez baitio denborarik emango esaldi osoa grabatzen.
- Laburdurak eta zenbakiak hitzetara bihurtuta.
- 10.000 --> hamar mila
- 5. --> bosgarren
- etab. --> eta abar
- Izen pertsonalak agertu behar dira.
- Pertsonen izenak
- Lekuen izenak: herriak, kaleak, mendiak...
- Hitzek errepikapen gutxi izatea.
- Testu horiek balioztatzea eta birpasatzea, datu-basean sar ditzaten.
Honen ondoren etorriko zen euskara Common VoiceTestu etzana proiektuan martxan jartzea eta jendea grabaketak egiten hastea, grabaketa horiek entzun eta balioztatzea eta abar.
Iturriak
Esaldiak prestatzeko aukera desberdinak daude:
- Betekizunak kontuan izanik, esaldiok zerotik sortzea.
- Dagoeneko existitzen den iturri bat erabili eta bere edukiak moldatu proiektuko betekizunak betetzeko.
- Hainbat iturri konbinatu ahalik eta kalitate hoberena duen datu-sorta prestatzeko.
Onartuak
Ondoko iturriak gure helburuetarako interesgarriak ematen dute eta horrela erabakiz gero erabiliko ditugu:
- ikusimakusi.eus bloga: https://ikusimakusi.eus/
- Alde: CC0 lizentzia du (2.1 betekizuna), euskaraz dauden edukiak batuaz idatzita daude (2.2 betekizuna) eta Librezaleko kide batena da.
- Kontra: ez du hiztegi aberatsik (2.3 betekizuna), teknologia gaiak asko jorratzen dituelako baina beste batzuk inoiz ez (kirola, natura).
- Diagnostikoa: erabil dezakegu baina beste iturri batzuekin konbinatuta.
Aztertzen
Ondoko iturriak Librezaleko kide batek edo gehiagok aipatu ditu baina aztertzeko daukagu erabili ditzakegun, nahi dugun eta abar.
- Wikipediako euskal abesti herrikoien letrak: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Euskal_abesti_herrikoiak
- Alde: bertan biltzen diren eduki batzuk jabetza publikoan daudela uler daiteke.
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna)
- Diagnostikoa: aztertzen.
- Wikiesanakeko atsotitzak eta beste aipu zahar batzuk: https://eu.wikiquote.org/wiki/Kategoria:Atsotitzak
- Alde: bertan biltzen diren eduki batzuk jabetza publikoan daudela uler daiteke.
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna)
- Diagnostikoa: aztertzen.
- (gehitu zurea)
- Alde:
- Kontra:
- Diagnostikoa: aztertzen.
- (gehitu zurea)
- Alde:
- Kontra:
- Diagnostikoa: aztertzen.
Baztertuak
Ondoko iturriak hasiera batean behintzat baztertu beharrean gaude betekizun garrantzitsuren bat betetzen ez dutelako:
Euskara batuan ez egoteagatik
Euskara batuan ez dauden iturriak ezin ditugu erabili.
- Gotzon Garateren atsotitzen bilduma: http://www.ametza.com/bbk/htdocs/garate.htm
- Alde: bertan biltzen diren edukiak jabetza publikoan daudela uler daiteke.
- Kontra:
- Webgunearen lizentzia (copyright) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Edukiak ez daude euskara batuan (2.2 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Intza proiektua: https://intza.armiarma.eus/info.htm
- Alde: bertan biltzen diren edukiak jabetza publikoan daudela uler daiteke.
- Kontra:
- Webgunearen lizentzia ez dago argi jabetza publikoarekin bateragarria den.
- Edukiak ez daude euskara batuan (2.2 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- (gehitu zurea)
- Alde:
- Kontra:
- Diagnostikoa:
- (gehitu zurea)
- Alde:
- Kontra:
- Diagnostikoa:
Jabetza publikoan ez egoteagatik
Gogoan izan behar da Mozillak datu-sorta (eta ondoren egingo diren grabaketak) jabetza publikoan egotea eskatzen duela. Beraz, CC0 lizentzia onartzen da baina lizentzia murriztaileak (copyright), malguak (CC NC-ND, CC NC-SA, CC BY-NC, CC BY-ND) eta libre gehienak ere (GNU FDL, CC BY-SA, CC BY) baztertu beharrean gaude.
- Tatoeba.org webgunea https://tatoeba.org/eus/users/for_language/eus
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna), gai oso desberdinak jorratzen dira eta hiztegi aberatsa du (2.3 betekizuna) eta 5-10 hitz inguruko esaldiak dira (2.4 betekizuna).
- Kontra:
- Webgunearen lizentzia (CC BY) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Tatoeba euskara ikasteko erabili izan dute hainbat ikaslek. Esaldiak askotan akatsak dituzte. Esaldiaren "jabeak" zuzentzen ditu, ez edonork.
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Forvo.com webgunea https://forvo.com/languages/eu/
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna), gai oso desberdinak jorratzen dira eta hiztegi aberatsa du (2.3 betekizuna).
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-NC-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- gaztelumendi.eus bloga: http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi/
- Alde: Librezaleko kide batek sortutako edukia da.
- Kontra: webguneko copyleft edukiak ez dira jabetza publikoarekin bateragarriak (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Argia.eus aldizkaria: https://www.argia.eus/
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna), gai oso desberdinak jorratzen dira eta hiztegi aberatsa du (2.3 betekizuna).
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Berria.eus egunkaria: https://www.berria.eus/
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna), gai oso desberdinak jorratzen dira eta hiztegi aberatsa du (2.3 betekizuna).
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Librezale.eus bloga: https://librezale.eus/
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna), gai oso desberdinak jorratzen dira eta hiztegi aberatsa du (2.3 betekizuna) eta Librezaleko kideok sortutako edukiak dira.
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Zuzeu.eus bloga: https://www.zuzeu.eus
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna), gai oso desberdinak jorratzen dira eta hiztegi aberatsa du (2.3 betekizuna).
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Sustatu.eus bloga: https://www.sustatu.eus
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna).
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Goiena.eus bloga: https://www.goiena.eus
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna), gai oso desberdinak jorratzen dira eta hiztegi aberatsa du (2.3 betekizuna).
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- Sarean.eus bloga: https://www.sarean.eus
- Alde: euskara batuaz idatzia dago (2.2 betekizuna).
- Kontra: webgunearen lizentzia (CC BY-SA) ez da jabetza publikoarekin bateragarria (2.1 betekizuna).
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- BOPV-EHAA
- Alde:
- Kontra: lizentzia?
- Diagnostikoa:
- http://www.eliburutegia.euskadi.eus/buscar?tipo_acceso=libre (Jabetza publiko eta DRMrik gabe nahasten dute)
- Alde:
- Kontra: lizentzia?
- Diagnostikoa:
- BOE (atribuzioa eskatzen du) Uste dugu berdin gertatuko dela BOPV-EHAArekin.
- Alde:
- Kontra:
- Diagnostikoa: iturri hau baztertu beharrean gaude.
- azpitituluak (CC-BY)
- Alde:
- Kontra:
- Diagnostikoa:
- (gehitu zurea)
- Alde:
- Kontra:
- Diagnostikoa:
- (gehitu zurea)
- Alde:
- Kontra:
- Diagnostikoa:
Jo daitezkeen ateak
- https://www.armiarma.eus/emailuok/ CC0 lizentziarekin berrargitaratzea eskatzea.
- azpitituluak (CC-BY). CC-BY hori aldatzeko eskatu beharko genuke. CC0 lizentziarekin berrargitaratzea eskatzea.
- Euskaltzaindiari galdetzea.
- ItzuL Posta zerrendan galdetzea.
- Euskal Wikipediako Txokoan galdetzea.
- Euskal idazleren bati edo euskal itzultzaileren bati bere liburu bat jabetza publikoan emateko eskatu proiektu honetan erabiltzeko.