DiskoGogorra

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Nola Demontre!!!

__Disko gogorrak__

__Diskoen izenak__

Linux-en diskoak fitxategi batek estekatutako fitxategien bitartez kontrolatzen dira. Hauek /dev/ direktorioan dauden hdxx moduko fitxategiak dira. Izen hauen esanahia hau da: /dev/hda - lehen IDE bus-eko Maisua /dev/hdb - lehen IDE bus-eko Esklabua /dev/hdc - bigarren IDE bus-eko Maisua /dev/hdb - bigarren IDE bus-eko Esklabua

Zenbaki bat dakartenean partizio zenbakiaz ari dira, hau da, /dev/hda2 diskoa, hda diskoaren bigarren partizioa da.

__Partizioak egiten__

Disko batean partizioak manejatzeko ba daude hainbat tresna. Agian erabilgarriena cfdisk da. Honetan grafikoki daukagun estruktura ikusi ahal izango dugu:

                             Disk Drive: /dev/hda 
                           Size: 30020272128 bytes 
             Heads: 255   Sectors per Track: 63   Cylinders: 3649 

   Name        Flags      Part Type  FS Type          [Label]        Size (MB) 
------------------------------------------------------------------------------ 
   hda1        Boot        Primary   Win95 FAT32                       3150.29 
   hda5                    Logical   FAT16            [           ]    2097.45 
   hda6                    Logical   FAT16            [           ]    2097.45 
   hda7                    Logical   Linux ext2                        5000.98 
   hda8                    Logical   Linux swap                         254.99 
   hda3                    Primary   Linux ext2                       17412.92 

    [Bootable]  [ Delete ]  [  Help  ]  [Maximize]  [ Print  ] 
    [  Quit  ]  [  Type  ]  [ Units  ]  [ Write  ] 

Behekaldean agertzen den menua erakusten dizkigun aukerak dira partizio edo leku librearen gainean egin dezakeguna. Batez ere interesatzen zaiguna gure gustoko estruktura bat sortzea. Hemen agertzen dena oso berezia da, baina normalean sistema eraginkorra partizio batean (5Gb gehienez, baina gutxiagorekin ondo legoke), eta gure datuak sartzeko beste partizio bat izanda nahiko izango da. Behin aldaketak eginda gorde WRITE aukerarekin eta atera QUIT sakatuz.

Kontutan izan partizio bat kentzerakoan bertako informazio guztia galduko duzula eta ez da egongo berreskuratzeko modurik.

__Fitxategi Sistema sortuz__

Behin partizioak sortuta daudela bertan fitxategiak gordetzeko aukera ematen dion fitxategi sistema sortu behar da. Hauek sortzeko mkfs komandoa daukagu:

mkfs -t ext2 /dev/hda7 -t -> Fitxategi sistema mota. Normalean Linux-en ext2 edo asken kernelekin ext3 erabiltzen dira. Windowsekin irakurgarria den partizio bat egin nahi ba duzu FAT16, edo FAT32 erabili dezakezu, baina ez da komeni Sistema Eragilea honelako batean egotea /dev/hdxx -> cfdisk berak diskoaren izena zein den adierazten digu (lehen kolumnan).

__Diskoa erabiltzen hasteko__

Behin partizioak formatu egokia daukala erabiltzen hasi zaitezeke. Horretarako diskoa direktorio batean montatu behar duzu: mount /dev/hda2 /home/diskoa /dev/hdxx -> Montatu nahi dugun diskoaren dispositiboaren izena. /home/diskoa -> Montatze gunea. Existitzen den direktorio bat adierazi behar da.

Montatze gunetik behera fitxategi edo direktorio bat sortzen ba dugu hauek disko horretan egongo dira gordeta. Diskoa desmontazten ba dugu informazio guzti hori ez dugu eskura izango baina diskoan mantenduko da.

umount /home/diskoa


__Sistema abiaraztean zer?__

Disko bat eskuz montatuz gero ordenagailua amatatzerakoan montaje hori ahaztuko du. Berriz abiaraztean /etc/fstab fitxategian dagoena baino ez du montatuko. Honek hone antzeko hainbat lerro izango ditu

/dev/hda7 / ext2 errors=remount-ro 0 1 /dev/hda8 none swap sw 0 0 proc /proc proc defaults 0 0 /dev/fd0 /floppy auto user,noauto 0 0 /dev/scd0 /cdrom iso9660 ro,user,noauto 0 0

Gure disko berria definitzen duen lerro bat sartu beharko duzu:

/dev/hda3 /home ext2 errors=remount-ro 0 2

	<Partizioa> <Mont. gunea> <mota>  <Aukerak>            <beti 0>  <montatzerako ordena> 

Horrela abiaraztean partizio berria kontuan izango du.

__Egilea__ Jordi Blasi - librezale.eus Dokumentu honek nire esperientzia pertsonaletik, Internetetik eta ingurukoengandik ikasitakoaren laburpen da. Eta gainera euskeraz. Uste dut ni negoen egoeran dagoen batentzat balioagarria izan daitekela. Kontatzen dudan moduan niri funtzionatu ba dit ere hainbat arrazoiengandik zure kasuan ezberdin gertatu daiteke. Ez gero bota niri errua. Dokumentu hau libreki zabaltzeko, inprimatzeko, eraldatzeko, eta (posible balitz) hobetzeko baimena daukazu. Proposamenik baldin ba duzu librezaletik pasatu eta bertan gustora hartuko dugu.