CryptPad

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Cryptpad logo.png

CryptPad

4.13.0 bertsioa

Cryptpad pantaila argazkia.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png

Azalpena

CryptPad hodeia ostatua (CryptDrive) emateko gaitasuna duen elkarlanerako software libreko hainbat lineako aplikazioak biltzen dituen suite bat da: testu aberastua, kalkulu orria, Kanban, kode editorea, Markdown editorea, arbela eta inprimakiak. Aplikazio bilduma hau gehien bat talde-lanerako pentsatuta dago eta segurtasun handia du muturretik muturrerako enkriptazioa edo zifratzea erabiltzen du.

Lizentzia

AGPL lizentzia du eta |Github-en du ostatua.

Lokalizazioa

CryptPad-en lokalizazioa Weblate plataforman burutzen da.

Unean proiektua %100 euskaratuta dago eta 4.13.0 bertsioa eskaintzen duten zerbitzuetan, hala nola jatorrizko https://cryptpad.fr instantziak euskaraz eskaintzen du 2022/1/5 egunetik. CryptPad bera euskaraz eskaintzen da eta biltzen dituen zerbitzu gehienak ere:

  • Testu aberastua: CKEditor.
  • Kode/Markdown: CodeMirror.
  • Kanban: JKanban.
  • Arbela: Fabric.js.

Kalkulu orrirako,ordea, OnlyOffice softwareaz baliatzen da eta oraindik ez dago euskaraz.