CommonVoiceKomunikazioPlana
Edukiak
Egin ditugunak
Norbanakoei zuzenduak: hedabideak, aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, maratoiak...
- Artikulua Librezale.eus webgunean (GorkaAzk / Urtzai / Txopi).
- Artikulua Argia.eus webgunean eta aldizkarian (Iametza, Argiarekin).
- Artikulua Sustatu.eus webgunean (Urtzai, Sustaturekin).
- Artikulua Sarean.eus webgunean (Dabid).
- Artikulua Zuzeu.eus webgunean (Txopi).
- Artikulua Elgera aldizkarian (20-21 or.) (Osoitz).
- Maratoia Donostiako Tabakaleran (Iametza, Hirikilabsekin).
- Artikulua Izparringia.net webgunean (Luki Suzkoa).
- Artikulua Karma 207 zk. "Auzolan Digitala" (Luki Suzkoa).
- Artikulua Wikimedia.eus: "Prestatzen" (GorkaAzk).
- Elkarrizketa Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan (Aldatsa).
- Elkarrizketa Bizkaia Irratian (Txopi).
Egingo ditugunak (edo egin genitzakeenak)
- Artizarra.eus webguneko informatika foroan, ikerlariei parte hartzeko gonbidapena luzatu (Txopi).
- Maratoia Bilboko Euskararen etxean (Iametza, Azkue fundazioarekin).
- Maratoia edo aurkezpena Busturialdean: Gernikan (Astra) edo Bermeon (Kabidxe) edo Lemoizen (Kultur etxea) (IXAko Josu Goikoetxea, Dabid).
Jo daitezkeen ate hotzak
- Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
- Nafarroako Gobernuko Kultura Saila.
- Zenbait udaletako kultura sailak.
- Ikastolen elkartea.
Jo daitezkeen ate epelagoak
Sortzaileak
(Batzuetan sortzaileek ez dakite zeri buruzkoa egin hurrengo saioa, eta iradokizunak eskertzen dituzte :-)
- Euskal Youtuber batzuk: Aiora Mujika, Atzean zuloa...
Taldeei zuzenduak: elkarteak, ikastetxeak, erakundeak, enpresak...
- Mondragon Unibertsitateko (MU) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko (HUHEZI) ikasleak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Etxondoko, Nagore Ipiñarekin).
- Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza eta Kirol fakultateko ikasleak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Txopi, Rakel Gamitorekin).
- Iametza enpresako langileak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Iametza).
- Bai&by enpresako langileak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Txopi).
- Garabide elkarteko kideak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Txema Abarrategi).
- Tokikom.eus
- Kontseilua,
- Euskal Herrian Euskaraz,
- AEK,
- HABE...
- Kontseilua,
- Euskal Herrian Euskaraz,
- AEK,
- HABE...
Proposamenak (egingo direnik esan ezin ditugunak, oraingoz behintzat)
- Bideoak (Iametza, Argiarekin?) Egina?.
- Artikulu eta elkarrizketa gehiago lortu.
- Elhuyar aldizkariko "Gai librean" atalerako artikulu bat idatzi
- Berria egunkarian artikulu bat agertzeko moduan bilatu
- Gaztezulo aldizkarian artikulu bat agertzeko modua bilatu
- Maratoi gehiago lortu:
- Maratoiak antolatzeko gida bat edo lan dokumentu bat prestatu
- Talde gehiago lortu:
- Ikastetxe, enpresa eta enparauetan kideek parte hartzeko gida bat edo lan dokumentu bat prestatu
- Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Informatika fakultateko ikasleak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Iñaki Alegria / Josu Goikoetxea ?)
- Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingeniaritza fakultateko ikasleak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Txopi, Inma Hernaezekin?)
- Code&Syntax enpresako langileak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Urtzai?)
- Elhuyarreko langileak grabaketak egin eta baliozkotzera animatu (Igor Leturia / Josu Aztiria ?)
- Deustuko Unibertsitateko ikasleak parte hartzera animatzea
- ...
Proposamen bat: mezu elektronikoen bidezko zabaltze piramidala
10.000 ordu = 600.000 minutu. Ahobizi txapa 200.000 lagunek erabili genuen. Ahobizi bakoitzak 3 minutu, eta lana burutua.
Nola egin
- Prestatu honelako mezu bat (hau zirriborroa besterik ez da!):
- Jarri martxan mezuen katea prentsan kontua girotu eta gero (lagunek ez dezaten spam bezala hartu).
Lagun hori, (hemen hasierako agurra pertsonalizatu)
zure denboraren 5 min. eskatu nahi dizkizut.
Ahal duzun bezain laster, --bestela kontu hauek laster ahazten dira--, ea lortzen duzun 5-10 esaldi grabatzea eta beste 5-10 esaldi balioztatzea.
Nahi dugu Common Voice proiektua euskaraz sustatzea
- Behar duzu:
- Ordenagailu + mikro bat edo
- tableta bat edo
- telefono bat.
- tableta bat edo
- Ordenagailu + mikro bat edo
Besterik ez duzu behar.
- Eta 5 min. inguru,
etorkizun oparoa izango duen Common Voice proiektuan (Mozilla Foundation) aitzindari izateko aukera duzu! (Hemen esteka bat; Common Voice proiektua zer den eta zertarako den prentsako artikulu baten esteka bat).
Adimen artifizialari giza-ahotsa > testu bihurtzen irakastea da kontua. Adimen artifizialari idazten irakastea. Eta horren ifrentzua: ordenagailuei testua > doinu edo ahots "naturalez" ahoskatzen irakastea, hau da, adimen artifizialari irakurtzen irakastea.
Dagoeneko Google, Facebook-WhatsApp, Micro$oft, Apple, Amazon... enpresek badaukate hori baina euskaraz ez. Software libreak, horrelakoetan ohi legez, aurrea hartuko die enpresa erraldoei. Mozilla fundazioaren gidaritzapean software libreak laster lortuko du adimen artifizialak euskaraz ondo ahoskatzea eta giza ahotsa nolabait antzematea. Munduko milaka boluntarioei esker. Euskaraz ere bai, zuri esker.
Nor izango da laguntzaile aitzindaria?
👫👬👭👫👬👭👫👬👭👫👬👭👬👫👭
Zu.
Eskatzen zaizu:
- 5-10 esaldi grabatzea eta beste 5-10 esaldi balioztatzea, eta lortzen baduzu, (bakarrik lortzen baduzu ;-), bidal iezaiozu eskaera-mezu hau, mesedez, arren, otoi, zuk egin duzun 5 minutuko dohaintza ziur aski egingo duen pare bat lagun euskalduni.
Katea hasi da. Hasi dugu!
(Kate honek 17-18 urrats egingo balitu, lortuko genuke).
- Egin klik beheko esteka horretan eta grabatu 10 esaldi. Gero, nahi baduzu, balioztatu beste batzuek grabatutako 10 esaldi. (Guztira, 5 bat minutu-edo).