CdGrabagailua
Nola Demontre!!!
__CD-ak grabatzen__
Hasieran CD grabatzaile guztiak SCSI motakoak ziren eta Linux horretarako prestatu zen. IDE grabatzaile bat erabiltzeko tranpa txiki bat egin behar zaio sistemari, SCSI dela ustearaziz. Hau kernel-an bertan egiten da scsi emulazioa martxan jarriz.
__Kerneleko konfigurazioa aldatzen__
Kernela nola konfiguratzen eta konpilatzen den ikusteko irakurri horren inguruan atal honetan dagoen beste dokumentua. Hemen aldatu behar diren aukerak baino ez ditut aipatuko. Kernelaren konfigurazioan hurrengo baloreak ezarri eta konpilatu:
"ATA/IDE/MFM/RLL support" atalean. "IDE, ATA and ATAPI Block Devices" atalean "Include IDE/ATAPI CDROM support" => N ----> IDE CDak kendu "SCSI emulation support" => Y ----> SCSI emulazioa aktibatu "SCSI support" atalean "SCSI support" => Y "SCSI disk support" => Y "SCSI CD-ROM support" => Y "SCSI generic support" => Y "Enable extra checks in New Queuing Code" => Y
__Grabatzailea non dago__
Instalatuta daukazuna ikusteko hurrengo komandoa daukazu:
cdrecord -scanbus
Honen antzeko emaitza ikusiko duzu: scsibus0:
0,0,0 0) 'SAMSUNG ' 'CD-ROM SC-148F ' 'PS04' Removable CD-ROM 0,1,0 1) 'PHILIPS ' 'PCRW804 ' ' 2.0' Removable CD-ROM
0 SCSI bus-ean 0 dispositiboa Samnsung markako CD irakurlea da. 1 zenbakiko dispositiboa Philips markako grabatzailea dut. Hau jakitea gero garrantzitsua izango da.
__ISO fitxategi bat sortzeko modua__
CD bat grabatzeko aurretik fitxategi sistema huts bat sortu eta bertan kopiatu behar da informazioa. Hau ISO fitxategi baten bitartez egiten da gero CDan pista bat grabatzeko. Datu CDetan normalean pista bakarrean informazio guztia sartzen da. Musika CDetan abesti bakoitza pista bat da. Hauek aparte komentatuko dira beste dokumentu batean. Momentuz datu CD-ak egiteko modua deskribatuko dut. ISO fitxategi bat sortzeko hau egin behar da:
mkisofs -r -J -o <ISO_fitxategia> <datuak> -r --> Fitxategi guztiei bahimen orokorrak eman -J --> Microsoft Joliet extensioak, beste ingurunetan konpatibilitatea lortzeko -o <ISO_fitxategia> --> Sortu behar den fitxategiaren izena eta heltzeko bidea. <datuak> --> CDan grabatu behar den datuen direktorioa.
__CD bat grabatzen__
Behin ISO fitxategia sortuta daukagula hau CD baten sartuko dugu:
cdrecord dev=0,1,0 speed=4 -eject -v <ISO_fitxategia> dev=x,x,x --> scanbus-en lortutako kokapena speed=x --> grabazioaren abidadura -eject --> Bukatzean CDa atera -v --> Verbose, informazio zehatza atera pantailatik <ISO_fitxategia> --> CD sortzeko ISO fitxategiaren bidea eta izena. .
__Musika CD bat grabatzen:__
Musika CD batetan grabatu nahi baduzu (gero musika aparatoan entzuteko), ez duzu ISO-rik sortu behar. Behar dena abestiak wav formatuan izatea da (MP3-an badaude batetik bestera bihurtzeko ainbat aukera ezberdin daude. Adib: sox).
mpg123 -s abezti.mp3 | sox -t raw -c 2 -r 44100 -w -s - abezti.cdr Behin hori lortua egin beharrekoa:
cdrecord dev=x,x,x speed=x -nofix -audio <abesti1> <abesti2> ...
grabatu nahi dituzun abestien fitxategiak bat bestearen atzetik
cdrecord -v speed=4 fs=20M dev=1,0,1 -nofix -audio 1.cdr 2.cdr ...
eta gero CDa itxi:
cdrecord dev=x,x,x -fix -eject Eta listo !!!
__Egilea__ Jordi Blasi - librezale.eus Dokumentu honek nire esperientzia pertsonaletik, Internetetik eta ingurukoengandik ikasitakoaren laburpen da. Eta gainera euskeraz. Uste dut ni negoen egoeran dagoen batentzat balioagarria izan daitekela. Kontatzen dudan moduan niri funtzionatu ba dit ere hainbat arrazoiengandik zure kasuan ezberdin gertatu daiteke. Ez gero bota niri errua. Dokumentu hau libreki zabaltzeko, inprimatzeko, eraldatzeko, eta (posible balitz) hobetzeko baimena daukazu. Proposamenik baldin ba duzu librezaletik pasatu eta bertan gustora hartuko dugu.