Cartes.app
Azalpena
Cartes.app web aplikazioa Frantzian sortutako proiektua handinahia da: Google eta Apple Mapsen ordezko librea izateko asmoa du. Haren bidez hainbat mapa libre ikus daitezke, tokiak bilatu, ibilbideak kalkulatu -garraio publikoa barne-, interesguneak kategorietan ikusi eta bakoitzaren informazioa ikusi-argazki eta guzti-, editatu eta partekatzeko aukerarekin. Bidaietarako aztarna ekologikoa kontuan hartzen du. Tokiko uneko eguraldiaren berri ere ematen du. Hiru hilabetean behin 3€ ordainduta, zerbitzu gehigarriak ematen ditu, hala nola satelite ikuspegia.
Lokalizazioa
Webgunea Codeberg plataformaren bidez euskaratzen da. Une honetan itzulpena hasieran dago.
Lizentzia
Cartes.app web zerbitzuak GNU Affero General Public License v3 (AGPLv3) lizentzia erabiltzen du, bere kodea Codebergen ikus daiteke eta datuen iturriak OpenStreetMaps, Wikipedia, Wikimedia Commons, Panoramax dira; kodean nextjs, maplibre, next-yak erabiltzen du eta OSMand-en ikonoak besteak beste.