C.4. Laguntza garrantzitsuak

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

C.4. Laguntza garrantzitsuak

Debianen erabiltzaile eta garatzaile ugarik lagundu dute dokumentu honen sorreran. Eskerrak eman behar dizkiegu Michael Schmitz (m68k-rako euskarria), Frank Neumann (Amigarako instalaketaren laguntza)ren jatorrizko egilea), Arto Astala, Eric Delaunay/Ben Collins (SPARCen inguruko informazioa), Tapio Lehtonen eta Stéphane Bortzmeyer-i ezin zenbatuzko edizio eta testuengatik. Era berean eskertu beharra daukagu Pascal Le Bail, USB memorien bidez sistema abiarazteaz emandako informazioarengatik.

Jim Mintharen HOWTOn izugarri erabilgarria izan zaigun informazioa aurkitu genuen sare bidez sistema abiarazteko eraren inguruan (ez du webgunerik), baita Debian FAQ (ohiko galderak eta zalantzak), Linux/m68k FAQ, SPARC prozesagailupeko Linuxen ohiko galderak, Linux/Alpha FAQ, eta beste zenbait orritan. Informazio iturri ezin hobe hauen mantenua ahalbidetzen dutenek emaniko laguntza aitortu beharra daukagu.