C.2. Lagundu Dokumentu hau osatzen

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

C.2. Lagundu dokumentu hau osatzen

Arazo edo proposamen bat bazenu dokumentu honi dagokienean, debian-installer-manual bilduman aurkitutako akatsaren berri eman behar zenuke. Arren, aztertu reportbug bilduma edo irakurri sareko Debianen akatsen jarraipen sistemaren laguntza gaiak. Komenigarria litzateke debian instalagailuaren laguntzan aurkitutako akatsak irakurtzea, zure arazoaren jakinaren gainean gauden jakiteko. Horrela balitz, informazioa osa zenezake <XXXX@bugs.debian.org> helbidera mezu bat bidaliz, jakinik XXXX jada ohartarazi diguten akatsaren zenbakia dela.

Edo are laguntza gehiago eman diezagukezu dokumentu honen iturburuaren kopia bat lortu eta partxeak sortuz. Iturburua Debianen instalatzailearen CVS ikusgailuarekin berrikus dezakezu. Ez bazaude DocBook erabiltzera ohituta, ez arduratu: azalpen erraz batez osaturiko "cheatsheet" izeneko fitxategi bat aurkitzen da laguntza honen helbidetegietan. Irakurri eta nola eta nondik hasi jakingo duzu. Hala da, bai, html kodea bezalakoa da, baina aurkezpenaren barneko testuaren esanahia ulerkorragotzera bideratua. Zoritxarrez, oraingoz ezin daitezke partxeak debian-booten posta zerrendara bidali (ikusi behealdea). CVS bidez iturburua nola aztertu jakiteko irakur ezazu helbidetegi nagusiko README fitxategia.

Mesedez, ez zaitez dokumentu honen egileekin zuzenki harremanetan jarri. Debianen instalatzaileaz eztabaidatzeko posta zerrenda berezi bat dago, non laguntza honen edukiak era berean eztabaida daitezkeen. Posta zerrenda honakoa da: <debian-boot@lists.debian.org>. Zerrenda honetan izena emateko argibideak Debianen posta zerrendan izena emateko gunean aurkituko dituzu; edo, bestela, Posta zerrenden fitxategietan zehar nabiga dezakezu.